Mercadonaren elikagai-entrega Tenerifeko Elikagai Bankuari

Mercadonak 15 tona premiazko produktu eman dizkio Tenerifeko Elikagai Bankuari

2021ko ekainaren 01a
  • Supermerkatu-konpainiak sendotu egin du erakundearekiko lankidetza, eta 15 tona elikagai eman dizkio: arroza, haragi-bolak, saltxitxak, atuna, galletak eta gofioa, besteak beste.
  • Hilabete honetan, halaber, eguneroko lankidetza hasiko du San Vicente de Paul (San Pio X taldea) eta Asamblea Comarcal Valle de La Orotava (Gurutze Gorria) banaketa-erakundeekin, zeinek hurbileneko supermerkatuetako elikagaiak jasotzen baitituzte astelehenetik ostiralera.
  • Mercadona lankidetzan ari da Kanarietako 33 ongintza-erakunderekin, eta 2020an 780 tona elikagai eman zizkien; aurreko urtean baino % 63 gehiago, osasun- eta ekonomia-krisia dela eta.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentakoen konpainiak, gaur (astelehena), hamabost tona premiazko produktu eman dizkio Tenerifeko Elikagai Bankuari (BANCOTEIDE), hala nola arroza, haragi-bolak, saltxitxak, atuna, galletak eta gofioa, kateak egoera ahulenean dauden kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso irmoaren ildoan. Lan hori indartu egin du osasun- eta ekonomia-krisiaren ondorioz.

Gaur goizean berritu duten lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen da dohaintza. Hitzarmen horren arabera, Elikagai Bankuaren onuradun diren irabazi-asmorik gabeko erakundeen artean banatu behar dira elikagaiak, eta guztiek egoera ezin hobean iritsi behar dute azken kontsumitzailearengana.

Hernán Cerón, Tenerifeko Elikagaien Bankuko lehendakaria, eskertuta dago: “Laguntza horri esker, gure probintziako familia pobreei oinarrizko elikagaiak banatzeko ongintzazko jarduerarekin jarraitu ahal izango dugu, are gehiago COVID-19aren ondorioz izaten ari garen hornikuntza-arazoak kontuan hartuta”.

Bestalde, supermerkatu-konpainiak eguneroko lankidetza hasi du maiatzean San Vicente de Paul (San Pio X taldea) eta Asamblea Comarcal Valle de La Orotava (Gurutze Gorria) banaketa-erakundeekin, premiazko produktuak emanez, hala nola fruta eta barazkiak, esnekiak, haragia, arraina, hestebeteak, ogia eta pastak.

Dohaintzak eguneko lehen orduan egiten dira, astelehenetik ostiralera, zentroetatik hurbilen dauden supermerkatuetatik. Produktuak, kontsumorako egokiak baina saltzeko ez, elikagaien kalitate- eta segurtasun-baldintza onenetan ematen dira.

Jorge Pérezek, Tenerifeko Kanpo Harremanetako eta Kanarietako Erakunde Harremanetako zuzendariak, hau adierazi du: “Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabakietan, helburu bakar bat izanik: bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzutea”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean

Mercadonak konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Kanarien kasuan, 2020an, krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioz, % 63 handitu zituen dohaintzak, eta 780 tona elikagai eman zizkien uharteetako ongintzazko erakundeei eta jantoki sozialei. Lehenagotik ere lankidetzan ari zen haiekin.

Tenerifeko Santa Cruz probintzian, zehazki, Elikagai Bankuarekin, Gurutze Gorriarekin, Cáritasekin eta hamar jantoki sozialekin egiten du lan: bederatzi Tenerifeko uhartean eta bat La Palman.

Mercadonaren elikagai-entrega Tenerifeko Elikagai BankuariMercadonaren elikagai-entrega Tenerifeko Elikagai Bankuari.