Mercadonaren produktuak FAYEC Fundazioari ematen

Mercadonak 4.600 kilo elikagai eman dizkie FAYEC Fundazioari eta Padre Garralda Fundazioari

2020ko maiatzaren 05a
  • Konpainiak erakunde sozialekin duen lankidetza sendotu du —adibidez, FAYEC eta Padre Garralda fundazioekin—, premiazko elikagaiak emanez, hala nola jogurtak eta urdaitegiko produktuak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun egoera bereziki konplexu honek sortutako beharrei erantzun die.
  • Konpainiak, orain arte, 102 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Madrilgo Erkidegoko zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 400 tona premiazko elikagai eman zituen Madrilgo Erkidegoan bakarrik.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua berriro jarri du martxan Madrilgo Erkidegoko erakunde sozialekin, zeinekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Sailak adierazi duenez, “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Madrilgo Erkidegoko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 400 tona elikagai eman zituen Madrilgo Erkidegoan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

Vicente Álvarez FAYEC Fundazioko zuzendari nagusiak hau adierazi du: “biziki eskertzen diot Mercadonari laguntza, familia behartsuenei laguntzen jarraitu baitezakegu hala”

Bestalde, Consuelo Favieres Padre Garralda-Horizontes Abiertos Fundazioko zuzendari nagusiak hau adierazi du: “oso pozik eta eskertuta gaude dohaintza honekin; izan ere, dohaintza honek eta Mercadonak egunero ematen digun laguntzak sendotu egiten dute gutxien duten pertsonekiko duen konpromisoa, eta erakundean eguneroko lanean laguntzen digu”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.130 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 3.926 Espainian, eta 204 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Mercadonaren dohaintza Madrilgo Elizbarrutiko CáritasiMercadonaren produktuak FAYEC Fundazioari ematen.

Mercadonaren dohaintza Madrilgo Elizbarrutiko CáritasiMercadonaren produktuak Padre Garralda-Horizontes Abiertos Fundazioari ematen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta