Mercadona supermerkatuaren logotipoa

Mercadonak 1.437 tona elikagai banatu ditu 2020an Gaztela eta Leongo erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 17a
  • Konpainiak 24.000 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtean baino % 35 handiagoa.
  • Mercadona egunero aritzen da lankidetzan Gaztela eta Leongo 34 jantoki sozialekin, 10 elikagai-bankuekin eta eskualdeko beste erakunde sozial batzuekin.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 1.437 tona produktu eman dizkie Gaztela eta Leongo jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 35 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

24.000 erosketa-orgaren pareko dohaintza izan da, eta Gaztela eta Leongo bederatzi probintzietako elikagai-bankuekin, 34 jantoki sozialekin eta eskualdeko beste erakunde sozial eta ongintza-erakunde batzuekin lankidetzan bideratu da.

Gainera, 2020an, Mercadonak bere babesa adierazi zuen urtean zehar dohaintza gehigarriak eginez. Adibidez, Valladolideko eta Leongo Gurutze Gorriari puerikulturako produktuen 14.000 unitate baino gehiago eman zizkien, eta Cáritasi 6.000 €-ko txeke solidario bat eman zion, beste urte batez, 'Gabonetako Oratorioa” ongintzako kontzertua egiten laguntzeko (RTVCYLekin eta EME fundazioarekin batera parte hartzen du Mercadonak).

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, 17.000 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 15.800 Espainian, eta 1.200 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetza estuan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastiko-hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusi”aren (bezeroaren) mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak dagoeneko 1.350 aparkaleku-plaza ditu ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntudunak, 500 denda baino gehiagoren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri zuenean, eta aurreikusten du 2021ean kopuru hori handitzen jarraitzea.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu