Hacendado esne osoaren tetrabrik bat

Mercadonak 13.500 litro Hacendado esne eman dizkio Gironako eskualdeetako elikagaien bankuari

2018ko maiatzaren 14a
  • Konpainiak 100.000 litro Hacendado esne oso eman die Kataluniako lau elikagai-bankuei.
  • 2017an, 150.000 kilo elikagai eta premiazko beste zenbait produktu eman dizkie Mercadonak Gironako eskualdeetako hainbat erakunde eta ongintzazko elkarteri.

Mercadonak 13.500 litro Hacendado esne oso eman dizkie gaur Gironako eskualdeetako elikagaien bankuari, bi aldeek sinatutako hitzarmenari jarraikiz. Donazio honek bat egiten du Bartzelonako, Tarragonako eta Lleidako elikagai-bankuei egindakoarekin; hala, gure konpainiak 2018an emango dituen 100.000 litro esneak osatuko ditugu.

2010ean hasi zen Mercadonaren eta Kataluniako Elikagaien Bankuen Federazioaren arteko harremana (lau elikagai-bankuk osatzen dute federazioa), hain zuzen ere urte hartan supermerkatuetan eta merkatuetan premiazko elikagaiak jasotzeko egin zen kanpainaren ondorioz. Bi helburu nagusi ditu banaketa-katearen eta ongintzazko erakundearen artean duela bederatzi urte hasitako harremanak: batetik, elikagaien bankuen eskura jartzea Mercadonako dendak elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan; eta, bestetik, premiazko elikagaiak ematea, elikagaien bankuek premia duten pertsonen artean bana ditzaten produktuok ongintzazko erakundeen bitartez.

Hacendado esnea Gironako eskualdeetako elikagaien bankuari emateko uneaHacendado esne osoaren donazioa Gironako eskualdeetako elikagaien bankuarentzat.

Elikagaiak emateko antolatutako ekitaldian, Frederic Gómez Gironako eskualdeetako elikagaien bankuko presidenteak esan du esnea dela gehien eskatzen den eta Gironako elikagaien bankuek gehien banatzen duten produktua. Eta eskerrak eman nahi izan ditu: “Eskerrak ematen dizkiogu Mercadonari, bezeroek emandako guztiaz gain gehien behar dugun produktua (esnea) eman digulako, eta gehien behar genuenean gainera”.  

Santi Mont Gironako Mercadonako Kanpo Harremanetarako arduradunak “pobreziari aurre egiteko elkarrekin egindako bidea” eskertu dio elikagaien bankuari, eta honela azaldu du 13.500 litro esneren donazioa: “gure inguruan premiarik handienak dituzten pertsonei laguntzeko gure ekarpen txikia da".

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

 Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Gironako elikagaien bankuekin elkarlanean aritzeaz gain, supermerkatu-kateak beste zenbait produktu ematen dizkie Tarragonako eskualdeetako hiru jantoki soziali. Donazioa egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu egunero produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Iaz, 150.000 kilo elikagai eta premiazko beste zenbait produktu eman zizkien Mercadonak Tarragonako zenbait gizarte-erakunde eta ongintzazko erakunderi, hau da, 2.500 erosketa-orgatxo, gutxi gorabehera.