E. Alonso (Tarragonako Eskualdeetako Elikagai Bankua) eta B. Feced (Mercadona) entregaren unean

Mercadonak 13.500 litro esne eman dizkio Tarragonako Eskualdeetako Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 26a
  • COVID-19 gaitzak eraginda lurraldeak bizi duen egoera berezian, konpainiak 450.000 kilo premiazko produktu eman dizkie guztira Kataluniako zenbait gizarte- eta ongintza-erakunderi.
  • Konpainiak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 13.500 litro esne eman dizkio gaur Tarragonako Eskualdeetako Elikagai Bankuari.

Horrez gain, konpainiak egunero banatzen dizkie elikagaiak Tarragonako eskualdeetan une honetan irekita dauden eta konpainiaren ohiko lankide diren jantoki sozialei, hala nola Joventut i Vida eta Taula Amiga elkarteei (biak Tarragona hirikoak), La Taulada jantokiari (Valls-ekoa), Santa Teresa fundazioari (El Vendrell-ekoa), Cáritasen eta Hermanitas de los Pobres-en jantokiei (Reus), eta demarkazioko beste gizarte-erakunde batzuei. Gaur arte, 103.000 kilo baino gehiago banatu ditu guztira premiazko produktutan.

COVID-19aren ondorioz martxoaren 27az geroztik konpainia Katalunian egiten ari den dohaintzetako bat da gaur egindakoa. Guztira, eta gaur arte, konpainiak 450.000 kilo elikagai inguru banatu ditu Kataluniako hainbat gizarte- eta ongintza-erakunderen artean, hau da, 7.600 erosketa-orga betetzeko adina elikagai: esnea, lekaleak, haragi eta arrain fresko ontziratua, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esne-postreak, moldeko ogia, zerealak, zukuak eta irabiaki hoztuak, besteak beste.

Hala, Mercadonak bat egiten du elikagai-bankuek egindako deiarekin, eta dohaintzak sendotu ditu, behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal duen neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko.

Ildo horretatik, Eusebio Alonso Tarragonako Eskualdeetako Elikagai Bankuko lehendakariak zera adierazi du: "Gaur Mercadonak 13.500 litro goi-mailako esne eman digu, eta une honetan artatzen dihardugun 28.500 lagunen artean banatuko dugu. Zera gaineratu du: "Mercadona zenbait urtez geroztik eskuzabaltasunez jokatzen ari da gizartean zailtasun handiak dituzten pertsonei premiazko artikuluak emanez, elikagai-bankuen eta beste gizarte-erakunde batzuen bidez”.

Bestalde, Mercadonaren Tarragonako Kanpo Harremanetarako zuzendari Beatriz Fecedek eskertu egin du “gizarte-erakundeak egiten ari diren lana —besteak beste, Tarragonako Elikagai Bankua—”. Eta hau gaineratu du: "Gaurko dohaintza honekin, guztira 450 tona elikagai inguru banatu zaizkie Kataluniako zenbait ongintza-erakunde eta elkarteri zortzi aste pasatxoan, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan kolektibo ahulenen eskaerei —ahal den neurrian— erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Kataluniako lau elikagai-bankurekin eta beste erakunde sozial batzuekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Kataluniako 35 jantoki soziali. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Hain zuzen, 2019an, konpainiak 1.478 tona elikagai baino gehiago eman zizkien Kataluniako gizarte-erakunde eta -elkarte horiei.

E. Alonso (Tarragonako Eskualdeetako Elikagai Bankua) eta B. Feced (Mercadona) entregaren uneanE. Alonso (Tarragonako Eskualdeetako Elikagai Bankua) eta B. Feced (Mercadona) entregaren unean.

Mercadonaren esne-dohaintza Tarragonako Eskualdeetako Elikagai BankuariMercadonaren esne-dohaintza Tarragonako Eskualdeetako Elikagai Bankuari.

Logo EAktibatu