Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Mercadonaren denda baten kanpoaldea

Mercadonak 13.500 litro esne eman dizkio Lleidako eskualdeetako elikagai-bankuari

2019ko abuztuaren 28a
  • Konpainiak Hacendado 100.000 litro esne oso baino gehiago eman dizkie Kataluniako lau elikagai-bankuei.
  • 2018an, 179.000 kilo elikagai eta premiazko beste zenbait produktu eman dizkie Mercadonak Lleidako eskualdeetako zenbait erakunde eta ongintzazko elkarteri.

Mercadonak Hacendado bere markako 13.500 litro esne oso eman dizkio gaur Lleidako eskualdeetako elikagaien bankuari, bi aldeek sinatutako hitzarmenari jarraikiz. Donazio honek bat egiten du Gironako eta Tarragonako eskualdeetako elikagai-bankuei egindakoarekin; eta segida izango du datozen hilabeteetan, Bartzelonako elikagai-bankuari egingo zaionarekin. Hala osatuko du supermerkatu-konpainiak 2019an emango dituen 100.000 baino gehiago esne-litroak.

2010ean hasi zen Mercadonaren eta Kataluniako Elikagai Bankuen Federazioaren arteko harremana (lau elikagai-bankuk osatzen dute federazioa), urte hartan supermerkatuetan eta merkatuetan premiazko elikagaiak jasotzeko egin zen kanpainaren ondorioz. Bi helburu nagusi ditu banaketa-katearen eta ongintzazko erakundearen artean duela bederatzi urte hasitako harremanak: batetik, elikagai-bankuen eskura jartzea Mercadonako dendak elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan; eta, bestetik, premiazko elikagaiak ematea, elikagai-bankuek premia duten pertsonen artean banatu ditzaten produktuok ongintzazko erakundeen bitartez.

Esnea emateko antolatutako ekitaldian, Joan Saura Lleidako Elikagai Bankuko lehendakariak honela esan du: “esnea funtsezkoa da elikagai-bankuek egoera ahulean dauden familiei laguntzeko egiten duten lanean, nutrizio-balio handia duelako”, eta “elikagai-bankuek ezingo lukete jarduera hori egin erantzukizun soziala duten enpresen laguntzarik gabe, eta Mercadona da horietako bat”.

Beatriz Feced Lleidako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak “pobreziari aurre egiteko elkarrekin egindako bidea” eskertu dio elikagai-bankuari, eta honela azaldu du 13.500 litro esneren donazioa: “Gure inguruan premiarik handienak dituzten pertsonei laguntzeko gure ekarpen txikia da".

Joan Saura Elikagai Bankuko lehendakaria eta Beatriz Feced Lleidako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendaria Lleidako eskualdeko elikagai-bankuko patronaleko kideekinJoan Saura Elikagai Bankuko lehendakaria eta Beatriz Feced Lleidako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendaria Lleidako eskualdeetako elikagai-bankuko patronaleko kideekin.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboan integratua

Mercadonak gizartearekin dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Lleidako eskualdeetako elikagai-bankuarekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Lleidako bi jantoki soziali: La Panera jantoki sozialari eta Jericó Fundazioarenari. Donazioa egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu egunero produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

2018an, elikagai eta premiazko beste zenbait produktutan, 179.000 kilo inguru eman zizkien Mercadonak Lleidako zenbait gizarte-erakunde eta ongintzazko erakunderi, hau da, 3.000 erosketa-orga, gutxi gorabehera.