Salud González, Cádizko Elikagai Bankuko presidentea, Rafa Piñero Cádizko Mercadonaren Kanpo Harremanetako zuzendariarekin eta Bankuko langileekin, elikagai-entregan.

Mercadonak 12.600 litro esne eman dizkio Cádizko Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 13a
  • Konpainiak sendotu egin du erakundearekiko lankidetza, eta premiazko produktuak eman dizkio azken asteetan.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera bereziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 235 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Cádizko zenbait erakunde soziali.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, 12.600 litro Hacendado esne oso eman dizkio enpresak Cádizko Elikagai Bankuari.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, bere dohaintza-prozesua indartu du elkarlanean aritzen den Cádizko probintziako erakunde sozialekin, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko. Ildo horretatik, aurten 235.000 kilo elikagai baino gehiago eman ditu probintzian; horietatik 196.000 Mercadona elkarlanean aritzen den Cádizko probintziako jantoki sozialetara bideratu dira.

Rafa Piñero Cádizko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko. Espero dugu dohaintza hauek helburu hori betetzen lagunduko dutela".

Bestalde, Salud González Cádizko Elikagai Bankuko presidenteak eskerrak eman dizkio Mercadonari: "Beti aritu da elikagai-bankuarekin lankidetzan, behartsuenei laguntzeko lagungarriak zaizkigun askotariko elikagaiak emanez. Etengabeko harremana dugu konpainiarekin, eta horrek lagundu egiten du hark gure beharrak ezagut ditzan eta erraztu bi erakundeon arteko harremana ona izan dadin”. Bestetik, hau nabarmendu du: “Mercadonaren moduko enpresen laguntzarik gabe eta herritarren laguntzarik gabe, ezinezkoa litzateke gaur egun bizi dugun osasun- eta ekonomia-krisi honek eragiten dien familia guztiek dituzten beharrak asetzea”. Azkenik, hau esan du Gonzálezek: “Une zail hauetan, Mercadona elkartasunaren eta konpromisoaren erreferente eta eredu da guretzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.500 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 4.304 Espainian, eta 205 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Salud González, Cádizko Elikagai Bankuko presidentea, Rafa Piñero Cádizko Mercadonaren Kanpo Harremanetako zuzendariarekin eta Bankuko langileekin, elikagai-entregan.Salud González, Cádizko Elikagai Bankuko presidentea, Rafa Piñero Cádizko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariarekin eta Bankuko langileekin, elikagai-entregan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta