Mercadonak elikagaiak ematen ditu dohaintzan.

Mercadonak 12.000 litro esne eman dizkio dohaintzan Tarragonako eskualdeetako Elikagaien Bankuari

2017ko irailaren 01a
  • Katalunia osoa kontuan harturik, Hacendado markako 90.000 litro esne oso entregatuko dizkie bertako lau Elikagaien Bankuei.
  • Aurten, 400.000 kilo elikagai eta behar-beharrezko produktu eman dizkie Mercadonak dagoeneko Tarragonako eskualdeetako zenbait instituzio eta ongintzazko erakunderi.  

Mercadona supermerkatu konpainiak berea duen Hacendado markako 12.096 litro esne oso (28 palet-erdi) eman dizkio gaur dohaintzan Tarragonako eskualdeetako Elikagaien Bankuari, bi aldeek izenpetutako elkarlanerako hitzarmena betez. Dohaintza hau Girona eta Lleidako eskualdeetako Elikagaien Bankuei egindakoari gehitzen zaio, eta jarraipena izango du Bartzelonako Elikagaien Bankuak hurrengo egunetan jasoko duenarekin, zeinaren bitartez urte honetan burutzekoa den 90.000 litro esneko dohaintza osatuko baita.

Lau Elikagaien Banku hauek biltzen dituen Kataluniako Elikagaien Bankuak Fundazioaren eta Mercadonaren arteko harremana 2010ean hasi zen, merkatu eta supermerkatuetan oinarrizko elikagaiak batzeko orduantxe egin zen kanpainaren testuinguruan, hain justu. Banaketa-katearen eta ongintzazko entitatearen artean duela zortzi urte hasi zen elkarlan horrek bi alderdi ditu: batetik, Elikagaien Bankuek produktuak batzeko ekimenak abiatzen dituztenean, Mercadonak bere dendak beraien esku jartzen ditu; eta bestetik, behar-beharrezko produktuak dohaintzan ematen dizkie, Elikagaien Bankuek gehien behar dituztenen artean bana ditzaten, ongintzazko entitateak tarteko.

Entrega gauzatzeko orduan, “esker onik zintzoenak” adierazi dizkio Mercadonari Tarragonako Elikagaien Bankuko presidente den Eusebio Alonsok, supermerkatu-kateak, “behartsuenei laguntzearen alde hartu duen konpromisoaren baitan, bere ibilbidean zehar erakutsitako sentsibilitateagatik”, hain zuzen ere. Konpainia, erantsi duenez, “elkartasunaren adibide da, bere irabazien parte bat elikagai moduan bideratzen baitie gehien behar duten pertsonei. Eskuzabaltasunez hartu gaituzte beren atea jo dugun guztietan. Zorionez, hark emandako etsenplua Espainia osoko beste hainbat instituzioetara hedatzen ari da”.

Ildo beretik, Joan Gilik, Mercadonaren Kanpo-Harremanetako Tarragonako arduradunak, “elikagaiak batu eta behartsuenen artean banatzean” Elikagaien Bankuak betetzen duen “lan garrantzitsua” azpimarratu du. Konpainiak egin duen 12.096 litro esnetako dohaintza berria, bestalde, “gure inguruko behartsuenei laguntzearren egiten dugun ekarpen txikia” dela eman du aditzera.

Tarragonako eskualdeetako Elikagaien Bankuarekin lan egiteaz aparte, eskualde horretako zenbait jantoki sozialei ere ematen die produktuak Mercadonak egunero (astelehenetik larunbatera).

Orotara, Tarragonako eskualdeetako entitate sozial eta ongintzazko erakundeekin egindako elkarlanaren emaitza, 400.000 kilo elikagai eta beste zenbait behar-beharrezko produktu eman ditu dohaintzan konpainiak aurten dagoeneko, 6.600 erosketa-orga betetzeko adina.