Mercadonaren produktu-entrega Segurako Elikagai Bankuari (Murtzia)

Mercadonak 115.000 kilo elikagai eman dizkie Murtziako Eskualdeko zenbait erakunde soziali

2020ko ekainaren 05a
  • Murtziako Eskualdeko erakunde sozialekiko lankidetza horren ondorioz, 1.900 erosketa-orga baino gehiago betetzeko adina premiazko produktu eman dizkie 2020an, orain arte. 

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eragindako egoera berezian. Ildo horretatik, aurten, orain arte, 115.000 kilo (1.900 erosketa-orga baino gehiago betetzeko beste) eman dizkie elikagai eta premiazko produktutan (plater prestatuak, zukuak, pastak eta esnekiak, adibidez) Murtziako Eskualdeko zenbait gizarte-erakunderi, familia behartsuenen artean banatzeko.

Azken mugimenduen artean, nabarmentzekoak dira Segura eskualdeko Elikagai Bankuari egindako dohaintza —13.000 kilo esne, jogurt eta zuku, besteak beste— eta Murtziako Cáritasi egindakoa (1.400 litro esne). Aipatzekoak dira, halaber, Murtziako Jesús Abandonado eta Alcantarillako Fraterna Beata Piedad de la Cruz jantoki sozialei eta Cartagenako Hospitalidad Santa Teresa eta Cáritasen jantokiei egunero egiten dizkien elikagai-dohaintzak. Urte batzuk badaramatza Mercadonak erakunde horiekin elkarlanean.

Ana Belén Martínezek, Murtziako Eskualdeko Kanpo Harremanetarako zuzendariak, nabarmendu duenez, “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Segurako Elikagai Bankuarekin, eskualdeko eta tokiko erakundeekin eta Murtziako Eskualdeko jantoki sozialekin. 2019an, 180.000 kilo elikagai baino gehiago eman zizkien. "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 5.835 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 5.567 Espainian, eta 268 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea lagundu ohi dituen jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta entitate sozialei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren produktu-entrega Segurako Elikagai Bankuari (Murtzia)Mercadonaren produktu-entrega Segurako Elikagai Bankuari (Murtzia)

Logo EAktibatu