Alacanteko Elikagai Bankuko eta Mercadonako arduradunak, 11.200 esku-xaboiren entregan

Mercadonak 11.200 esku-xaboi baino gehiago eman dizkio Alacanteko Elikagai Bankuari

2021ko martxoaren 29a
  • Konpainiak 427 tona produktu baino gehiago banatu zituen 2020an Alacanteko erakunde sozialen artean, 7.100 erosketa-orga betetzeko beste.
  • Mercadonak probintziako 6 jantoki sozialekin eta ongintzako beste erakunde batzuekin dihardu laguntzen.
  • Urte-hasieraz geroztik, konpainiak 61 tona produktu eman dizkie probintziako zenbait erakunderi, 1.000 erosketa-orga baino gehiago betetzeko beste.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak higieneko eta norberaren garbitasuneko 11.200 produktu baino gehiago eman dizkio Alacanteko Elikagai Bankuari. Kasu honetan, eskuetarako xaboi likidoa eman dio. Urte-hasieraz geroztik, konpainiak 61 tona premiazko produktu baino gehiago eman ditu, 1.000 erosketa-orga baino gehiago betetzeko beste.

2020an, konpainiak 427 tona produktu eman zizkien Alacanteko jantoki sozialei; zehazki, Asociación Social La Prosperidad San Gabriel elkartekoari, Pla auzoko La Sal de la Tierra elkartekoari, Alicante Gastronómica Solidariari eta beste jantoki sozial hauei: Elxeko Al-Taufik, Déniako Extiende tu Mano eta Torreviejako Alimentos Solidarios. Lankidetza horien artean, zenbait ongintza-erakunderi egindako dohaintzak ere aipatu behar dira, hala nola Alacanteko Elikagai Bankuari, Cáritasi eta Gurutze Gorriari. Aurreko urtean baino % 216 dohaintza gehiago egin dizkie erakunde sozialei elikagaietan eta premiazko beste produktu batzuetan, egungo osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

7.100 erosketa-orgaren pareko dohaintza izan da, eta lehen aipatutako Alacanteko probintziako jantoki sozialekin eta ongintza-erakundeekin duen lankidetzaz bideratu da.

“Nagusi”ek (bezeroek) ere lagundu dute; 143 tona elikagai eman dituzte urtean zehar egin diren kilo-bilketetan eta Alacanteko Elikagai Bankuak probintzian antolatu zuen Bilketa Handian; hau da, 2.300 erosketa-orgatik gora betetzeko adina.

Juan Vicente Peral Alacanteko Elikagai Bankuko zuzendariak zera esan du: “Mercadona duela zenbait urte hasi zen gurekin lanean, eta gure erakundearekin duen konpromiso sozial handia azpimarratu nahi dugu”. Luis Consuegra Kanpo Harremanetako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun probintziako erakunde eta jantoki sozialekin”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoa du, hori baita arrakasta ulertzeko konpainiak duen modua. Jasangarria eta interes-talde guztiekin arduratsua izatea du helburu, eta ekintzen bidez frogatzea bere balioak eta gizartearekiko duen konpromiso ezaguna.  Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz, hala nola Déniako La Xara zentro okupazionalarekin (Alacant). Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak arduraz kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Azken zazpi hilabeteetan, Espainiako eta Portugalgo dendak 6.25 Denda eredura egokitzen jardun da Mercadona, eta kate osora zabalduko du aurten eredu hori. Alacanten, dagoeneko 23 supermerkatu daude 6.25 Denda bihurtuta. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonak 11.200 esku-xaboi eman dizkio Alacanteko Elikagai BankuariAlacanteko Elikagai Bankuko zuzendaria eta Mercadonaren Kanpo Harremanetako zuzendari probintziala, 11.200 esku-xaboiren entregan.

Logo EAktibatu