Mercadonaren logoaren xehetasuna, dendako langileetako baten amantalean.

Mercadonak 11 tona premia-premiazko produktu baino gehiago eman dizkio dohaintzan Valladolideko Elikagaien Bankuari

2017ko irailaren 29a
  • Konpainiak beste urtebetez luzatu du entitate horrekin urtez urtez izenpetzen duen hitzarmena.
  • Mercadonak Gaztela eta Leongo beste entitate sozial batzuekin ere lan egiten du, eta 540 tona baino gehiago eman zizkien dohaintzan 2016an.

Mercadonak 11 tona premia-premiazko produktu baino gehiago eman dizkio dohaintzan Valladolideko Elikagaien Bankuari, bi entitateek urteak direla aurrera daramaten elkarlanerako hitzarmena berrituz. Bankuak, bere aldetik, gehien behar duten pertsonekin lan egiten duten erakundeen artean banatzeko konpromisoa hartzen du.

Gaur gauzatu da entrega, probintzia horretako Elikagaien Bankuak Argales-eko Poligonoan duen egoitzan. Olioa eta babarrun-kontserbak entregatu dira, hain zuzen ere, entitateak berak eskatu zuen moduan, Valladolid hirian eta probintzian baliabide gutxi dituzten familia edota kolektiboei zuzenduak.

Gainera, Valladolideko Elikagaien Bankuak eta Gaztela eta Leongo Supermerkatuen Elkarteak antolatzen duten II. Kilo Operazioan ere hartu du parte konpainiak, aurreko ekainaren 2an eta 3an, non 90 tona premia-premiazko produktu baino gehiago bildu ziren parte hartzen zuten supermerkatu guztien artean. Ekimen honetarako, entitatearen esku jarri zituen Mercadonak hiriburuan dituen 15 supermerkatuak.

Jesús Mediavillak, Valladolideko Elikagaien Bankua Fundazioko presidenteak, esker onak adierazi dizkio Mercadonari “beste kolaborazio honengatik, eta gure Fundazioak hilean artatzen dituen 16.100 pertsonei laguntzen jarrai diezaiegun enpresa horrek erakutsi duen konpromiso sozialarengatik. Urtez urte berritutako hitzarmenari esker, gure entitateak gehien behar duten familiei zuzendutako elikagaiez betetzen ikusi ditu bere nabeak eta apalategiak”.

Mercadonak eskualde horretan abiatutako ekintza soziala

Gaztela eta Leongo kasuan, 545 tona elikagai eman zizkien dohaintzan Mercadonak 2016an elkargo horretako ongintzazko hainbat entitate eta jantokiei. Elkarlan honen bitartez, entitate sozialei laguntza emateko abian duen programa sendotu du Mercadonak, bere jarduera garatzen den lekuko gizarte-testuinguruarekin hartu duen konpromisoa indartuz.

Izan ere, Espainia osoko udalerri ezberdinetako 120 jantoki baino gehiagoren lana sustatu du konpainiak 2016an, eta saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko egoera ezin hobean dauden produktuak eman die egunero.

Era berean, bere gizarte-ekintzarako plangintza garatzen jarraitu du Mercadonak, pertsona ugariri laguntza ematen dieten askotariko instituzio eta entitate sozialen jarduera sustatuz. Orotara, 6.500 tona elikagai banatu ditu, Espainia osoan barrena, bere partaidetza izan duten osoko ekimenen bitartez, 108.000 erosketa-orga betetzeko adina, alegia.