Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako ordezkariak, dohaintzaren une batean

Mercadonak 10.800 litro esne eman dizkio Kataluniako Gurutze Gorriari

2021ko apirilaren 29a
  • Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako 156 gizarte-erakunderekin eta ongintza-erakunderekin lankidetzan aritzen da egunero, eta katearen Kataluniako 250 supermerkatuek hartzen dute parte.
  • Urtea hasi denetik, konpainiak 1.652.000 kilo premiazko produktu eman dizkie Kataluniako gizarte-erakundeei. 2020an 3.000 tona baino gehiago eman zizkien.
  • COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, konpromiso solidarioa indartu du, eta dohaintzak handitzen jarraitzen du.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 10.800 litro Hacendado esne oso eman dizkio gaur Kataluniako Gurutze Gorriari.

Gaur Gurutze Gorriari egindakoa pandemiaren ondorioz Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi supermerkatu-katea egiten ari zaizkien dohaintzetako bat da. Guztira, urtarrilaren 1etik gaur arte, 1.652.000 kilo eman dizkie elikagaitan (lehorrak zein freskoak) eta norberaren garbitasuneko produktutan. Aurreko urtean, 2020an, 3.000 tona baino gehiago (3.036 tona, zehazki) eman zizkien, ohikoak ziren dohaintzak bikoiztuta.

Mercadonak egunero laguntzen die lurralde osoko 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi, hala nola Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako lau elikagai-bankuei eta haien erakunde laguntzaileei, Kataluniako Gurutze Gorriari eta elikagaiak ez diren produktuen La Nau bankuari, besteak beste. Erakunde guztietatik, 98 Bartzelonako eskualdeetakoak dira, 27 Tarragonakoak, 22 Gironakoak eta 9 Lleidakoak. Gainera, esan behar da handituz joan dela, pixkanaka, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuen dohaintzak egiten dituzten supermerkatuen kopurua, eta, joan den irailetik, kateak Katalunian dituen denda guztiek parte hartzen dutela (250, guztira).

Urtarrilean, 21.600 litro Hacendado esne oso eman zizkion Mercadonak Gurutze Gorriari, eta martxoan, berriz, bigarren dohaintza bat egin zuen: 27.300 ale dilista egosi (15.500 kiloren baliokidea). Ildo horretatik, Kataluniako Gurutze Gorriko presidente Josep Quitetek berriz ere eskertu du "pandemiak gizarteko talde ahulenen artean duen eragina arintzen laguntzeko Mercadona Gurutze Gorriari ematen ari zaion laguntza", eta hau adierazi du: "Enpresekin egin ditugun aliantzei esker izan da posible Gurutze Gorriak 480.000 pertsonari baino gehiagori lan humanitario hau eskaintzea krisia hasi zenetik".

Bestalde, Bernat Morales Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetako zuzendariak eskertu egin du "Kataluniako gizarte-erakundeak eta ongintza-erakundeak egiten ari diren lana”, eta nabarmendu du "lau hilabetean jada 1.652.000 kilo elikagai” eman dituztela; “hau da, 2020 osoan egindako dohaintza guztien % 54,4”. Premiarik handiena duten pertsonen eskaerei erantzuteko konpainiaren elkartasun eta erantzukizun sozialeko helburuak betetzea esan nahi du horrek, eta pozgarria da hori konpainiarentzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Mercadonak Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez, eta haiek elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartzen du. 2020an, konpainiak 17.000 tona elikagai eman dizkie erakunde horiei guztiei; haietatik 3.000 tona baino gehiago Katalunian eman ditu. Lagundu ohi dituen gizarte-erakundeei eta ongintza-erakundeei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea erabaki zuen, eta, harrezkero, kantitate horiek handituz joan dira.

Katalunian, Bartzelonako, Tarragonako, Lleidako eta Gironako 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi egunero elikagaiak ematen dizkie, eta katearen lurraldeko 250 supermerkatuek hartzen dute parte.

Erantzun integrala eta koordinatua Katalunian

Joan den urteko martxotik, Gurutze Gorriak ERANTZUN Planak, zeina koronabirusari aurre egiteko jarri baitzen martxan, laguntza humanitarioa eman die Katalunian zaurgarritasun-egoeran dauden 486.222 pertsonari. Laguntza horren onura 1.215.555 pertsonak jaso dute, zuzenean edo zeharka. Guztira, 3.983 tona elikagai, oinarrizko laguntzako 110.871 kit eta aurrez ordaintzeko 44.333 txartel banatu ditu erakundeak ahulenen artean, lurralde osoko 82 zentroren bidez.

Pandemian, 8.200 boluntario berri baino gehiago izan ditu erakundeak, gehienak gazteak, eta haietako asko lehen lerroan egon dira pertsona ahulenei zuzenean laguntzeko.

Krisi honetan, 400 enpresa-lankidetza baino gehiago lortu dira, bai produktu-dohaintzaren bidez, bai ekarpen ekonomikoak eginez, bai beste mota batzuetako lankidetzak lortuz, hala nola espazioak, ibilgailuak edo industria-makinak lagatzea.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako ordezkariak, dohaintzaren une bateanGurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako ordezkariak, dohaintzaren une batean.

Logo EAktibatu