Kataluniako Gurutze Gorriari Mercadonaren premiazko produktuak ematen

Mercadonak 10.640 poto garbantzu egosi eman dizkio Kataluniako Gurutze Gorriari

2021ko abuztuaren 12a
  • Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako 156 gizarte-erakunderekin eta ongintza-erakunderekin lankidetzan aritzen da egunero, eta katearen Kataluniako 250 supermerkatuek hartzen dute parte.
  • Urtarriletik uztailera bitartean, konpainiak 3.111 tona premiazko produktu eman dizkie Kataluniako gizarte-erakundeei. 2020an 3.000 tona baino gehiago eman zizkien.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 10.640 poto garbantzu egosi (6.041 kilo) eman dizkio gaur Kataluniako Gurutze Gorriari.

Gaur Gurutze Gorriari egindakoa pandemiaren ondorioz Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi supermerkatu-katea egiten ari zaizkien dohaintzetako bat da. Guztira, urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arte, 3.111.000 kilo eman dizkie elikagaitan (lehorrak zein freskoak) eta norberaren garbitasuneko produktutan. 2020an, ohiko dohaintzak bikoiztu, eta 3.000 tona baino gehiago (3.046, zehazki) eman zizkien.

Mercadonak egunero laguntzen die lurralde osoko 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi, hala nola Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako lau elikagai-bankuei eta haien erakunde laguntzaileei, Kataluniako Gurutze Gorriari eta elikagaiak ez diren produktuen La Nau bankuari, besteak beste. Erakunde guztietatik, 98 Bartzelona eskualdekoak dira, 27 Tarragonakoak, 22 Gironakoak eta 9 Lleidakoak. Gainera, esan behar da handituz joan dela, pixkanaka, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuen dohaintzak egiten dituzten supermerkatuen kopurua eta, joan den irailetik, kateak Katalunian dituen denda guztiek parte hartzen dutela (250, guztira).

Aurten, premiazko produktuen zenbait dohaintza egin dizkio jada konpainiak Kataluniako Gurutze Gorriari. Ildo horretatik, Kataluniako Gurutze Gorriko presidente Josep Quitetek berriz ere eskertu du "pandemiaren eragina gehien sufritzen ari diren gizarteko talde ahulenen oinarrizko premiak asetzen laguntzeko Mercadona Gurutze Gorriari ematen ari zaion laguntza", eta hau adierazi du: "Enpresen —esaterako, Mercadonaren— gizarte-konpromisoari esker izan da posible Gurutze Gorriak 540.000 pertsonari baino gehiagori eskaintzea laguntza krisia hasi zenetik".

Bestalde, Bernat Morales Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetako zuzendariak "Kataluniako gizarte-erakundeak eta ongintza-erakundeak egiten ari diren lana” nabarmendu du, eta hau adierazi du: "Zazpi hilabetean jada 3.111 tona elikagai eman ditugu; hau da, 2020 osoan emandakoa (3.000 tona) baino gehiago, kontuan izanik, gainera, urte hartan bikoiztu egin zirela dohaintzak. Premiarik handiena duten pertsonen eskaerei erantzuteko konpainiaren elkartasun eta erantzukizun sozialeko helburuak betetzea esan nahi du horrek, eta pozgarria da hori konpainiarentzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Mercadonak Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez, eta haiek elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartzen du. 2020an, konpainiak 17.000 tona elikagai eman zizkien erakunde horiei guztiei; haietatik 3.000 tona baino gehiago Katalunian eman ditu. Lagundu ohi dituen gizarte-erakundeei eta ongintza-erakundeei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea erabaki zuen, eta, harrezkero, kantitate horiek handituz joan dira.

Katalunian, Bartzelonako, Tarragonako, Lleidako eta Gironako 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi egunero elikagaiak ematen dizkie, eta katearen lurraldeko 250 supermerkatuek hartzen dute parte.

Gurutze Gorriaren erantzun integrala eta koordinatua Katalunian

Joan den urteko martxotik 2021eko uztailaren amaiera arte, Gurutze Gorriak ERANTZUN izeneko Planak, zeina koronabirusari aurre egiteko jarri baitzen martxan, laguntza humanitarioa eman die Katalunian zaurgarritasun-egoeran dauden 545.576 pertsonari, eta laguntza horren onura 1.363.000 pertsonak jaso dute, zeharka. Guztira, 4,2 milioi kilo elikagai, oinarrizko laguntzako 111.151 kit eta aurrez ordaintzeko 55.515 txartel banatu dira biztanle ahulenen artean, lurralde osoko 74 zentroren bidez.

Horretarako, 8.678 boluntario aritu dira lanean, eta 286.000 ordu egin dituzte borondatezko ekintza gisa.

Krisi honetan, 400 enpresa-lankidetza baino gehiago lortu dira, bai produktu-dohaintzaren bidez, bai ekarpen ekonomikoak eginez, bai beste mota batzuetako lankidetzak lortuz, hala nola espazioak, ibilgailuak edo industria-makinak lagatzea.

Kataluniako Gurutze Gorriari Mercadonaren premiazko produktuak ematenGurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak premiazko produktuen entregan.