Mercadonaren logotipoa, kanpoaldean

Mercadonak 100.000 litro esne eman dizkio Kataluniako Elikagai Bankuari

2019ko azaroaren 20a
  • Aurten ere Bilketa Handian parte hartuko du, eta 250 denda baino gehiago jarriko ditu lau elikagai-bankuen eskura.

Mercadona supermerkatu-konpainiak Hacendado markako 100.000 litro esne oso baino gehiago eman dizkio Kataluniako Elikagai Bankuen Federazioari (zehazki, 101.700 litro).

Kataluniako Elikagaien Bankuen Federazioaren (zeinak Bartzelona, Girona, Lleida eta Tarragonako elikagai-bankuak biltzen baititu) eta Mercadonaren arteko harremana 2010ean hasi zen, eta bi ardatz ditu: batetik, elikagaien bankuen eskura jartzea Mercadonako dendak elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan; eta, bestetik, premiazko elikagaiak ematea, elikagaien bankuek premia duten pertsonen artean bana ditzaten produktuok ongintzazko erakundeen bitartez.

Bartzelonako Elikagai Bankuko lehendakaria, Roser Brutau, eta Bartzelona Iparraldeko Mercadonako Kanpo Harremanetako zuzendaria, Santi Mont, esnea emateko uneanBartzelonako Elikagai Bankuko lehendakaria, Roser Brutau, eta Bartzelona Iparraldeko Mercadonako Kanpo Harremanetako zuzendaria, Santi Mont, esnea emateko unean.

Ildo horretatik, azaroaren 22an eta 23an egitekoa den Bilketa Handian ere parte hartuko du Mercadonak, Katalunia osoko 250 denda baino gehiagoren partaidetzarekin. Denda horietako bakoitzean bilketa-puntu bat ezarriko da.

Konpainiak lau elikagai-bankuen eskura jarriko ditu dendak, premiazko elikagaiak biltzeko gune gisa. Aurreko kanpainan, 2018ko azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eginikoan, bezeroek emandako 1.013 tona oinarrizko produktu baino gehiago jaso ziren, eta Mercadonak, horretaz gain, 100.000 litro esne Hacendado eman zituen. Aurten ere, ekarpen hori egingo du Mercadonak. Horretaz gainera, laguntza logistikoa emango dio Mercadonak Bartzelonako Elikagai Bankuari: bildutako produktuak nabera eramaten lagundiko dio, gero han elikagai-bankuko boluntarioek sailka ditzaten.

Ildo horretatik, Bartzelonako Elikagaien Bankuko presidente Roser Brutauk adierazi duenez, “dohaintza hori ekarpen oso baliotsua da, esnea baita Elikagaien Bankuari gehien falta zaion oinarrizko elikagaietako bat, eta urte osoan gehien banatzen direnetako bat”.

Bestalde, Bartzelona Iparraldeko eta Gironako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendari Santi Montek “elikagai-bankuek janaria biltzen eta gehien behar dutenen artean banatzen egindako lan garrantzitsua” nabarmendu du, eta adierazi du Mercadonak gizartearekin dituen konpromisoetako bat dela gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. “Esnea ematea gehien behar dutenei laguntzeko egiten dugun ekarpentxoa da”.

Roser Brutau Bartzelonako Elikagaien Bankuko presidentea eta Santi Mont Bartzelona Iparraldeko eta Gironako Mercadonako Kanpo Harremanetako zuzendaria bat etorri dira hau esatean: "Bilketa Handiaren edizio berri honetan parte hartzeak jarraipena ematen dio 2010ean elikagaien bankuekin hasitako lankidetzari", eta helburua da "ahalik eta elikagai gehien biltzen eta behar handiena dutenen artean banatzen laguntzea”.

Elikagai-bankuekin lankidetzan aritzeaz gain, supermerkatu-kateak egunero ematen dizkie elikagaiak Katalunia osoko 36 jantoki soziali. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu egunero produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.