Carlos Martínez, Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidenteordea eta Miryam Oca, Mercadonaren Euskadiko Kanpo Harremanetarako gerentea

Mercadonak 10.000 tetina eta biberoi baino gehiago eman dizkie Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei

2020ko abenduaren 07a
  • Supermerkatu-kateak premiazko produktuen 1.300 tona baino gehiago eman dizkie erakunde sozial batzuei 2020an, Euskadin.

Mercadonak 10.000 tetina eta biberoi baino gehiago eman dizkie Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei, behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko. Hala, indartu egin du bi erakundeekin duen lankidetza, zeinei egunero premiazko produktuak ematen baitizkie.

Miryam Oca Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzaileak hau adierazi du: “COVID-19 gaitzak eragindako egoera berezian, Mercadonak elikagai-dohaintzak areagotzen jarraitzen du, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko”. Bi elikagai-bankuek, bestalde, eskertu egin dute “dohaintza hau eta Mercadonak egunero ematen duena, garai honetan bereziki, pandemiaren ondorioz gero eta pertsona gehiago artatzen ditugu eta”.   

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei ez ezik, Gasteizko Elikagai Bankuari eta Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren jantoki sozialari ere laguntzen die, egunero, premiazko produktuak emanez. Laguntza horietan, 1.300 tona produktu baino gehiago eman ditu 2020an.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 21 denda ditu Euskadin, eta 2.045 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Tokiko produktuaren aldeko apustuari esker, 2019an, Mercadonak 546 milioi euroren erosketak egin zituen, aurreko urtean baino % 23,5 gehiago.

2020an, Gasteizko bloke logistikoa eraikitzen amaitu du. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria eta Burgosko supermerkatuak hornitzen ditu bloke logistiko horrek. Azpiegitura horretan 187 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, eta 480 enplegu sortu ditu.

Bizkaiko Elikagai Bankua

Bizkaiko Elikagai Bankua irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, gizakiaren oinarrizko behar bat —elikadura— ase eta elikagaiak alferrik galtzearen kontra borroka egin nahi duena. Helburu horrekin, elikagai-bilketa sustatzen du. Bere instalazioetan gordetzen ditu, eta, gero, behartsuei jaten ematea xede duten arreta-zentroei banatzen die. 2019an Bizkaiko Elikagai Bankuko 178 boluntarioek 3.971 tona elikagai banatu zizkieten 25.274 onuraduni, 221 erakunde laguntzaileren bitartez.

Gipuzkoako Elikagai Bankua

Gipuzkoako Elikagai Bankua 1997an sortu zen, eta, harrezkero, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta inguruko behartsuenei laguntzeko ekinean jardun da. 2019an, Gipuzkoako Elikagai Bankuko 234 boluntarioek 2.500 tona elikagai baino gehiago banatu zizkieten 17.683 onuraduni, 176 erakunde laguntzaileren bitartez; pertsonako 143 kilo, batez beste.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 285 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, orain arte, 14.463 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 13.676 Espainian, eta 787 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik indartzea lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek. Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Carlos Martínez, Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidenteordea eta Miryam Oca, Mercadonaren Euskadiko Kanpo Harremanetarako gerenteaCarlos Martínez, Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidenteordea eta Miryam Oca, Mercadonaren Euskadiko Kanpo Harremanetarako gerentea.

Logo EAktibatu