E. Alonso (Tarragonako Eskualdeko Elikagai Bankua) eta B. Feced (Mercadona) gaur egindako elikagai-entregan

Mercadonak 10.000 kilo produktu eman dizkio premiazko produktutan Tarragonako eskualdeko Elikagai Bankuari

2020ko uztailaren 16a
  • Guztira, urtarrilaren 1etik gaur arte, konpainiak 1.030.000 kilo elikagai eta norberaren garbitasuneko gai eman dizkie Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi; hau da, % 30 baino gehiago handitu ditu dohaintzak 2019ko garai berarekin alderatuta.
  • Kataluniarekin duen konpromiso solidarioa indartu du, eta, osasun-krisiak eragindako egoeraren ondorioz, dohaintzak handitu ditu.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, premiazko 10.000 kilo produktu eman dizkio gaur Tarragonako eskualdeko Elikagai Bankuari; besteak beste, dilista egosiak (11.910 poto) eta arroza (2.520 pakete).

Maiatzaren 26an eta ekainaren 9an, Mercadonak 13.500 litro esne oso eta 11.390 kilo lekale egosi eman zizkion Tarragonako eskualdeko Elikagai Bankuari. Horrez gain, egunero ematen dizkie elikagaiak maiz elkarlanean aritzen den Tarragonako jantoki sozialei. Aurten, orain arte, supermerkatu-kateak 231.000 kilo premiazko produktu eman dizkie Tarragonako zenbait erakunde soziali.

Gaur Elikagai Bankuari egindakoa COVID-19aren ondorioz Katalunian konpainia egiten ari den dohaintzetako bat da. Guztira, urtarrilaren 1etik gaur arte, milioi bat kilo produktu (zehazki, 1.030.000 kilo) eman dizkie Bartzelonako, Tarragonako, Lleidako eta Gironako elikagai-bankuei, Kataluniako Gurutze Gorriari, elikagaiak ez diren produktuen La Nau bankuari eta 35 jantoki soziali: elikagai lehor nahiz freskoak eta norberaren garbitasunerako gaiak. Aurten dohaintzan emandako 1.030.000 kiloetatik 750.000 kilo inguru apirilean, maiatzean eta ekainean eman dira. Denboraldi horretan, handitu egin dira premia gehien duten kolektiboen eskaerak ahal den neurrian arintzeko dohaintzak. Produktu hauek eman ditu, besteak beste: esnea, lekaleak, arroza, pasta, ontziratutako haragi eta arrain freskoa, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esnezko postreak, moldeko ogia, zerealak eta zukuak, eta irabiaki hoztuak. Higiene pertsonaleko gaiei dagokienez, helduentzako xanpuak eta desodoranteak eman zaizkie, eta haurtxoentzako txupeteak eta hozka-egitekoak ere bai.

Horri dagokionez, Eusebio Alonso Elikagai Bankuko presidenteak hau esan du: "esker ona adierazi nahi diogu Mercadonari premiazko produktuen dohaintza honegatik ere, eta gaur bertan hasiko gara banatzen lurraldeko erakunde sozialei". Eta hau gaineratu: "horrelako ekintzek erakusten dute supermerkatu-kateak zer konpromiso duen COVID-19 gaitzak eragindako ondorio larriak arintzen laguntzeko, eta honelako une konplexuan Elikagai Bankua mugiarazten duen espiritua da hori; izan ere, % 40 handitu da elikagai-beharra gure lurraldean". 

Bestalde, Mercadonaren Tarragonako Kanpo Harremanetarako zuzendari Beatriz Fecedek eskertu egin du “erakunde sozialak egiten ari diren lana; adibidez, Tarragonako eskualdeko Elikagai Bankuak,” eta hau adierazi du: "gaur egindako dohaintza honen bidez, milioi bat kilo elikagai eta norberaren garbitasuneko produktu banatu zaizkie Kataluniako ongintzako erakunde eta elkarte batzuei aurten orain bitartean, hau da, 2019an garai berean baino % 30 gehiago, behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal den neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Kataluniako lau elikagai-bankurekin eta beste erakunde sozial batzuekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Kataluniako 35 jantoki soziali; horietatik 6 Tarragonako eskualdekoak dira. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu produktuak, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Hain zuzen, 2019an, konpainiak 1.478 tona elikagai baino gehiago eman zizkien Kataluniako gizarte-erakunde eta -elkarte horiei, hau da, ia 25.000 erosketa-orga. Konpromiso solidario hori indartu egin da, halaber, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta. Izan ere, konpainiak % 30 baino gehiago handitu ditu dohaintzak, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta 1.030 tona premiazko produktu eman ditu urtarrilaren 1etik gaur arte, bai elikagaiak, bai higiene pertsonaleko gaiak.

E. Alonso (Tarragonako Eskualdeko Elikagai Bankua) eta B. Feced (Mercadona) gaur egindako elikagai-entreganE. Alonso (Tarragonako Eskualdeko Elikagai Bankua) eta B. Feced (Mercadona) gaur egindako elikagai-entregan.

Logo EAktibatu