Segundo Alcazar Ciudad Realeko Elikagai Bankuko lehendakaria eta José Ruiz Mercadonaren Gaztela-Mantxako Kanpo Harremanetarako zuzendaria

Mercadonak 10.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Ciudad Realeko Elikagai Bankuari

2021ko irailaren 22a
  • Konpainiak indartu egin du Ciudad Realeko Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, premiazko produktuak emanez.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Erkidegoko 12 jantoki sozialekin, elikagai-bankuekin eta eskualdeko beste erakunde sozial batzuekin, hala nola Cáritasekin eta Gurutze Gorriarekin.
  • Mercadonak 8.300 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin du eskualdean, aurreko urtean emandakoaren halako bi.
  • 2020an, konpainiak 500 tona premiazko elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretan, konpainiak 500 tona premiazko produktu baino gehiago banatu zituen 2020an eskualdeko hainbat erakunde sozialen artean, eta orain 10.000 kilo premiazko produktu baino eman dizkio (esnea, lekaleak, olioa, kontserba eta abar) Ciudad Realeko Elikagai Bankuari, bizi dugun egoera bereziki zail honetan behartsuenen premiei erantzuteko.

José Ruiz Mercadonaren Gaztela-Mantxako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Gaztela-Mantxako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin: 2020an, 500 tona elikagai baino gehiago eman zizkien. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan premiarik handiena duten eskaerei erantzuteko”.

Bestalde, Segundo Alcazarrek, Ciudad Realeko Elikagai Bankuko lehendakariak, eskerrak eman dizkie Mercadonako arduradunei elikagaiak emateagatik, dohaintza horiek erakusten duten elkartasuna eta gizarte-konpromisoa nabarmendu ditu, eta adierazi du oso lagungarria izango direla Elikagai Bankuak artatzen dituen elkarteei laguntzeko.

2020an Mercadonak aurreko urtean halako bi eman du produktutan, 8.300 erosketa-orgaren pareko dohaintza, jantoki sozialekin duen lankidetzaren bidez, konpainiak presentzia duen eskualdeko elikagai-bankuei, Gurutze Gorriari eta Cáritasi laguntzeaz gainera.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Segundo Alcazar Ciudad Realeko Elikagai Bankuko lehendakaria eta José Ruiz Mercadonaren Gaztela-Mantxako Kanpo Harremanetarako zuzendariaSegundo Alcazar Ciudad Realeko Elikagai Bankuko lehendakaria eta José Ruiz Mercadonaren Gaztela-Mantxako Kanpo Harremanetarako zuzendaria.