Ahate-gibelezko patea tipula karamelizatuarekin

Mercadonak bi pate berri txundigarri merkaturatu ditu: basurdea boletusekin eta ahatea tipula karamelizatuarekin

2021ko abenduaren 27a
  • Bi-biak erabil daitezke bai ogi txigortuaren gainean zabaltzeko oinarri gisa, bai saltsa, betegarri eta ongailuak prestatzeko osagai gako gisa.
  • Bi Totaler Hornitzailek prestatzen dituzte produktuok: Gourmet Cazorlak eta Martikok; lehenak Linaresen dituen instalazioetan (Jaén), eta bigarrenak Beran dituenetan (Nafarroa).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, “Onena, onena oparitzeko” Gabonetako kanpainaren barruan —non produktu batzuk hautatzen baititu “Nagusi”ek (bezeroek) beren etxeko eta ingurukoei eskaini ahal izateko—, salgai jarri ditu bi Hacendado pate berri, ogi txigortuaren gainean zabaltzeko oinarri gisa erabiltzeko edo saltsa, betegarri eta ongailuak prestatzeko osagai gako gisa erabiltzeko.

Nobedade horietako bat Mercadonaren basurde-patea boletusekin izenekoa da, Gourmet Cazorla Totaler Hornitzaileak Linaresen egina (Jaén). Eskuragarri egongo da Gabonetako kanpainan konpainiak Espainian dituen denda guztietan.

Beste nobedadea, berriz, uztailean hasi zen pixkanaka ezartzen eta, azaroaz geroztik, konpainiak Espainian nahiz Portugalen dituen denda guztietan dago eskuragarri. Mercadonaren ahate-gibelezko patea tipula karamelizatuarekin du izena, eta Martiko Totaler Hornitzaileak prestatzen du Beran (Nafarroa).

Ahate-gibelezko patea tipula karamelizatuarekinAhate-gibelezko patea tipula karamelizatuarekin.

Basurde-patea boletusekinBasurde-patea boletusekin.