Mercadonaren logoa, denda bateko sarreran

Mercadona sektoreko lehenengo enpresa gisa sendotu da, eta izenik onenekoen artean Espainiako bigarren gisa, MERCO 2020 sailkapenaren arabera

2020ko urriaren 08a
  • Guztira, 44.000 pertsonak baino gehiagok aitortu diote konpainiari ospe ona sailkapenaren 20. edizioan.
  • Herritarrek, kontsumitzaileek, sindikatuek, GKE-ek, kazetariek eta enpresa-zuzendariek parte hartzen dute ebaluazioan.
  • Mercadonako presidentea, Juan Roig, lehen lekuan dago Liderren 2020ko Sailkapen Orokorrean.

Espainiako orotariko banaketaren sektoreko lehenengo enpresa gisa eta izenik onenekoen artean Espainiako bigarren gisa sendotu da Mercadona, MERCOren (Monitor Español de Reputación Corporativa) Enpresen 2020ko Sailkapen Orokorrean.

Halaber, monitore horrek berak konpainiako presidentea, Juan Roig, Espainian ospe onena duen lider gisa kokatu du, 1. postuan baitago Liderren 2020ko Sailkapen Orokorrean; hau da, aurreko edizioko postu berari eutsi dio.

Sailkapena egiteko, hainbat arlotako 44.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte: enpresa-zuzendariak, katedradunak, finantza-analistak, kontsumitzaile-elkarteak, herritarrak, GKE-en ordezkariak, sindikatuak, kazetariak eta eragin-sortzaileak, besteak beste. Sailkapena egiteko, Mercok hainbat alderdi ebaluatzen ditu, hala nola produktuen eta zerbitzuen kalitatea, barne-ospea, lan-giroa eta enpresa-etika.

Mercadona, bere erabateko kalitateko ereduari leial, aurten ere oso harro dago emaitza horietaz, presentzia duen eremuetan parte den gizartearen aintzatespen bat baita. Baina, era berean, jabetzen da oraindik ere hobetzeko bide luzea duela zenbait alorretan, adibidez, digitalizazioaren eta ingurumen-kudeaketaren alorrean, non konpainiak urteak baitaramatza lanean bere erlazio-ingurune sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa hobetzen laguntzeko.

Mercadonaren enpresa-proiektua oparotasun partekatua bultzatzean eta sustatzean oinarritzen da. Horretarako, jarduera efiziente, arduratsu eta jasangarriaren alde egiten du, ongizatea sortzeko eta egunez egun aurrera egiteko bere helburua lortzearren: “jendeak nahi duen eta guztiak harro sentitzeko moduko enpresa bat izatea”.

MERCO Ospe Korporatiboaren Enpresa-monitorea

Espainiako eta Latinoamerikako ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da MERCO. Monitore honek —aurten, 20. edizioa kaleratu du—, metodologia zorrotz bati jarraitzen dio, eta KPMG ikuskaritza-enpresak modu independentean egiaztatzen du. Halaber, erakunde horrek ez du jasotzen dirulaguntza edo babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta txostenen komertzializazioa du finantziazio-iturri bakarra.

Ebaluatutako eremu nagusiak hauek dira: produktuen eta zerbitzuen kalitatea, barne-ospea eta lan-giroa, emaitza ekonomiko-finantzarioak, etika eta enpresen erantzukizun soziala eta ingurumenekoa.

Logo EAktibatu