Mercadonaren logotipoa supermerkatu baten sarrerako ateetan

Mercadona sektoreko lehenengo enpresa da, eta izenik onenekoen artean Espainiako bigarrena , MERCO 2018ren arabera

2018ko maiatzaren 11
  • Herritarrek, kontsumitzaileek, sindikatuek, GKE-ek, eragileek eta zuzendariek parte hartzen dute ebaluazioan.
  • Guztira, 38.000 lagunek baino gehiagok saritu dute, seigarren urtez jarraian, konpainiaren ospea.
  • Mercadonako presidente Juan Roig bigarren lekuan dago Liderren 2018ko Sailkapen Orokorrean.

Espainiako orotariko banaketaren sektoreko lehenengo enpresa gisa eta izenik onenekoen artean Espainiako bigarren gisa sendotu da Mercadona, MERCOren (Monitor Español de Reputación Corporativa) Enpresen 2018ko Sailkapen Orokorrean.

Bestetik, konpainiako presidente Juan Roig ospe onena duten liderren artean finkatu da, bigarren posizioan baitago monitore horren Liderren 2018ko Sailkapen Orokorrean.

Emaitza horiek arlo guztietako 38.000 parte-hartzaile baino gehiagoren botazioekin lortu dira: kontsumitzaile-elkarteak, zuzendariak, GKE-en ordezkariak, katedradunak, herritarrak, sindikatuak eta kazetariak, besteak beste.

Konpainia, bere erabateko kalitateko ereduari leial, oso harro dago emaitza horietaz, parte den gizartearen aintzatespen bat baita. Konpainiak erabiltzen duen kudeaketa-ereduak ikuspegi honetan oinarritzen ditu bere erabaki guztiak: “Nagusiak” gustuko bazaitu (horrela deitzen diegu barnean bezeroei), gero salmentak iristen dira; haiekin, etekinak, eta, hortik aurrera, hazkuntza partekatua.

Monitor Empresarial de Reputación Corporativa (MERCO)

Espainiako eta Latinoamerikako ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da MERCO, eta aurten bere 18. edizioa argitaratu du. Erakunde honek ez du jasotzen ez diru-laguntzarik, ez babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta haren finantziazio-iturri bakarra txostenen komertzializazioa da. Metodologia zorrotzeko monitore bat da, eta KPMG ikuskaritza-enpresak egiaztatua dago.

Hauek izan dira ebaluatutako arlo nagusiak: enpresen erantzukizun soziala eta ingurumenekoa, haien produktuen eta zerbitzuan kalitatea, emaitza ekonomiko-finantzarioak, barne-ospea eta lan-giroa, besteak beste.