Logo berdea Mercadonaren dendan

Mercadona sektoreko enpresa arduratsuena da, eta Espainiako estatuko bigarrena, MERCO enpresa-monitorearen arabera

2020ko otsailaren 11a
  • Enpresa Arduratsuen eta Gobernu Korporatiboa dutenen MERCO 2019 Sailkapen Nagusian, lehen tokia eman diote herritarrek, adituek eta zuzendariek.
  • Guztira, 10.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Mercadona enpresa arduratsuenetako bat dela aitortzen duen ebaluazioan.

Espainiako orotariko banaketaren sektoreko enpresa arduratsuena da Mercadona, eta, oro har hartuta, arduratsuenetan bigarrena, Enpresa Arduratsuen eta Gobernu Korporatiboa dutenen MERCO 2019 Sailkapen Nagusiaren arabera, zeina Ospearen Espainiako Monitoreak (MERCO) egiten baitu.

Guztira, 10.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte inkestan: 1.282 zuzendari, ESK-ko 91 aditu, ekonomia-informazioko 111 kazetari, 103 finantza-analista, 40 gobernu-kide, 84 social media manager, GKE-etako 125 arduradun, sindikatuetako 100 kide eta kontsumitzaileen elkarteetako 100, eta 8.289 herritar. Horretaz gain, erantzukizun korporatiboarekin eta gobernu onarekin lotutako 68 enpresaren adierazleak ere aztertu dituzte.

Balorazioa hiru fasetan egiten da: lehenik, enpresa-zuzendariek galdetegiari erantzuten diote; gero, adituek enpresak ebaluatzen dituzte; eta, azkenik, herritarrek enpresak baloratzen dituzte. Horrekin guztiarekin, behin-behineko rankinga lortzen da, eta horri enpresen erantzukizun korporatiboko merezimendu bidezko ebaluazioa aplikatzen diote analisi- eta ikerketa-teknikariek.

Mercadonak eskertu egiten du gizarteak emandako aitortza hau, eta tinko eusten dio modu jasangarrian garatzeko duen konpromisoari. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri.

Ospe Korporatiboaren Espainiako Monitorea (MERCO)

Espainiako eta Latinoamerikako Ospe Korporatiboko monitore nagusietako bat da MERCO. Enpresen ospea ebaluatzeaz arduratzen da 1999tik. Erakunde horrek ez du jasotzen dirulaguntza edo babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta  txostenen komertzializazioa du finantziazio-iturri bakarra.