Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetako zuzendaria, Casimiro Chouza Mercadonaren Sanxenxoko supermerkatuko langilea eta Horacio Tuboras Rías Baixas Elikagaien Bankuko boluntarioa.

Mercadona Rías Baixas Elikagai Bankuari premiazko elikagaiak egunero ematen hasi da

2020ko maiatzaren 05a
  • Konpainiak indartu egin Rías Baixas Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, egunero premiazko produktuak emanez, hala nola haragia, fruta, barazkiak, arraina, esnekiak eta abar.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 276 tona produktu eta elikagai eman dizkie Galiziako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 706,6 tona premiazko elikagai eman zituen Galiziako autonomia-erkidegoan bakarrik.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, Rías Baixas Elikagai Bankuari premiazko produktuak egunero ematen hasi da, zeinarekin jarduten baita elkarlanean lehendik ere. Gainera, zenbait neurri ezarriko ditu pertsonen segurtasuna bermatzeko eta erakunde horren hornidura ziurtatzeko.

Dohaintzak Mercadonak Sanxenxon (Pontevedra) duen saltokitik egingo dira, eta erakundeak handik jasoko ditu, egunero, saldu ezin diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuak. Ekimen horren bidez, Mercadonak Rías Baixas Elikagai Bankuarekin duen lankidetza sendotuko du. Izan ere,  2016az geroztik babesten du haren lana, eta azken asteetan, gainera, 2.500 kilo elikagai eman dizkio, hala nola lekaleak, esnea, pasta, kakao disolbagarria eta azukrea.

Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetarako gerenteak nabarmendu duenez "Rías Baixas Elikagai Bankuak lan handia egin du, eta, une zail hauetan, ez dio utzi besteei laguntzeari". “Konpainiak, gehien behar dutenen ondoan egoteko duen konpromisoari jarraiki, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Galiziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 706,6 tona elikagai baino gehiago eman zituen Galizian—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

Bestalde, Rías Baixas Elikagaien Bankuak eskerrak eman nahi dizkio Mercadonari: "Honek erakusten du erakunde solidario nagusiek elkarbizitza ahalbidetzen dutela eta funtsezkoak direla gizakion bizitza hobetzen laguntzeko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Mercadonari urtero arautzat izan duen lankidetza etengabe eta eraginkorragatik; are gehiago, bizi dugun egoera zail honetan".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.130 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 3.926 Espainian, eta 204 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetako zuzendaria, Casimiro Chouza Mercadonaren Sanxenxoko supermerkatuko langilea eta Horacio Tuboras Rías Baixas Elikagaien Bankuko boluntarioaMariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetako zuzendaria, Casimiro Chouza Mercadonaren Sanxenxoko supermerkatuko langilea eta Horacio Tuboras Rías Baixas Elikagaien Bankuko boluntarioa.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta