2021eko Elikagai Bilketa Handiaren kartela

Mercadona 2021eko elikagaien Bilketa Handian parte hartzen ari da

2021ko azaroaren 19a
  • Konpainiak bat egin du Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak azaroaren 19tik 28ra antolatu duen Elikagaien Bilketa Handiarekin.
  • Guztira, konpainiak Espainian dituen 1.603 saltoki ari dira parte hartzen, eta bezeroek diru-dohaintzak egin ditzakete han erosketa egitean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bat egin du Elikagai Bankuen Federazioak 2021eko azaroaren 19tik 28ra antolatu duen Elikagaien Bilketa Handiarekin. Konpainiak kanpainaren eskura jarri ditu bere saltokiak funtsak biltzeko.

Guztira, Mercadonak Espainian dituen 1.603 saltoki ari dira parte hartzen. Gainera, iaz bezala, Bilketa Handia diru-dohaintzen bidez egingo da; 1 €-en multiploak eman ahal izango dira, erosketarekin kutxatik pasatzean. Dohaintzan emandako dirua elikagai bihurtuko da, eta elikagai horiek kanpainan parte hartzen duten elikagai-bankuei emango zaizkie.  

Mercadonak ekimen sozial honetan parte hartzen du, bezeroak urteko elkartasun-ekitaldi handi honetan parte hartzera animatzeko konpromisoarekin. Mercadonak bere webgunean argitaratu du parte hartzen ari diren denden zerrenda:

 

Listado tiendas participantes de Mercadona en la Gran Recogida 2021

Descargar

 

Mercadonaren dohaintzak 2021ean

Urtea hasi zenetik, konpainiak 16.650 tona elikagai eta premiazko produktu banatu ditu jantoki sozialen, elikagai-bankuen eta beste gizarte-erakunde batzuen artean. Kate osoaren dohaintza hori (urriaren amaierako datuak dira) 277.500 erosketa-orgaren baliokidea da.

Mercadonak 330 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunderi ere laguntzen die egunero dohaintzak emanez, egoera zailean dauden pertsonei laguntzeko.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.