- 45.000 pertsonak baino gehiagok saritu dute konpainiaren ospe ona 21. Merco Enpresak eta Liderrak sailkapen orokorrean.
- Mercadonako Presidente Juan Roig lehen postuan dago berriro Liderren 2021eko Sailkapen Orokorrean.
Espainiako orotariko banaketaren sektoreko lehenengo enpresa gisa eta ospe onenekoen artean Espainiako bigarren gisa sendotu da Mercadona, MERCOren (Monitor Español de Reputación Corporativa) 2021eko Sailkapen Orokorrean.
MERCOk, halaber, 2021eko Liderren Sailkapen Orokorraren emaitzak argitaratu ditu, non konpainiako presidente Juan Roig lehen postuan baitago, hirugarren urtez erreskadan.
Azken emaitzak ospearen hainbat alderdi aztertuz lortzen dira, hala nola produktuen eta zerbitzuen kalitatea, gizarte-giroa, enpresa-etika eta barne-ospea. Horretarako, 45.000 pertsonak hartu du parte Mercoren 21. edizioan; besteak beste, zuzendariek, katedradunek, kontsumitzaile-elkarteek, finantza-analistek, GKE-en ordezkariek, sindikatuek, herritarrek, kazetariek eta eragileek.
MERCO Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorea
Espainiako eta Latinoamerikako ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da MERCO. Monitore honek —aurten, 21. edizioa izan du—, metodologia zorrotz bati jarraitzen dio, eta KPMG ikuskaritza-enpresak modu independentean egiaztatzen du. Gainera, erakunde horrek ez du jasotzen dirulaguntza edo babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta txostenen komertzializazioa du finantziazio-iturri bakarra.
Ebaluatutako eremu nagusiak hauek dira: produktuen eta zerbitzuen kalitatea, barne-ospea eta lan-giroa, emaitza ekonomiko-finantzarioak, etika eta enpresen erantzukizun soziala eta ingurumenekoa.