Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorearen (MERCO) emaitzak. 2024ko Enpresak eta Liderrak

Mercadona, ospe handieneko enpresa orotariko banaketaren sektorean

2024ko uztailaren 04a
  • Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitoreak (MERCO) “Enpresen 2024ko Sailkapen Orokorra” argitaratu du, zeinean Mercadona baita ospe oneneko enpresa bere sektorean eta onenetan bigarrena maila orokorrean.
  • Mercadonako presidente Juan Roigek lehena jarraitzen du Liderren 2024ko Sailkapen Orokorrean.

Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorearen (Merco) “2024ko Enpresen Ranking Orokorra”ren arabera (erakunde hori aintzatetsia eta erreferentea da Espainian eta Latinoamerikan 2000. urteaz geroztik, ospe korporatiboaren ebaluazio independente eta zorrotzagatik), Mercadona enpresa liderra da orotariko banaketaren sektorean duen ospeari dagokionez, eta bigarren postuan dago Espainiako ranking orokorrean.

Aintzatespen horrek erakusten du Mercadonak konpromiso irmoa duela enpresa-bikaintasunarekin eta kudeaketa arduratsuarekin. Enpresak erakutsi du, ekonomiari dagokionez jarduera sendoa izateaz gain, irudi eta izen ona duela bere produktu eta zerbitzuen kalitateari dagokionez, beste balio batzuen artean.

Juan Roigi aitortza

Gainera, 2024ko Liderren Ranking Orokorrean, Juan Roig, Mercadonako presidentea, ospe handieneko enpresa-lider izendatu dute berriz ere; seigarren urtez jarraian eutsi dio titulu horri. Ikusmira handiko lidergoa eta balio etikoekiko konpromisoa dira oraindik Espainiako enpresa-sarean erreferentziazko lider gisa finkatzen duten ezaugarriak.

Metodologia eta ebaluazioa

Ranking horiek egiteko Mercok erabiltzen duen metodologia zorrotzak 63.000 pertsona baino gehiagoren parte-hartzea jasotzen du; besteak beste, enpresetako zuzendariak, finantza-analistak, katedradunak eta beste interes-talde batzuetako ordezkariak. Pertsona horiek enpresak ebaluatzen dituzte, hasi emaitza ekonomikoetatik eta talentuaren kudeaketaraino, tartean direla berrikuntza, enpresa-etika eta enpresa-panoramako erantzukizun korporatiboa.