Mercadonaren supermerkatuko fatxada Peligrosen.

Mercadona izen oneneko enpresa da bere sektorean, eta bigarrena nazio mailako sailkapen orokorrean, MERCO 2017 rankingaren arabera

2017ko maiatzaren 11
  • 24.000 pertsona baino gehiagok saritu dute Mercadonaren izen ona, elkarren segidako seigarren urtez.
  • Hainbat hiritar, kontsumitzaile, sindikatu, GKE, eragin bereziko pertsona eta zuzendarik hartu dute parte ebaluazioan.
  • Juan Roig Mercadonaren presidenteak ondoz ondoko hirugarren aldiz errepikatu du Espainiako izen oneneko lider modura, 1. postua erdietsi baitu “Liderren Ranking Orokorra 2017” delakoan.

Mercadonak bere posizioa sendotu egin du Espainiako Orotariko Banaketaren sektoreko 1. enpresa gisa, eta Espainiako izen oneneko 2. enpresa da Erreputazio Korporatiboaren Espainiar Monitoreak (MERCO) egindako “Enpresen Ranking Orokorra 2017” sailkapenean.

Juan Roig konpainiako presidentearen posizioa ere sendotu egin da Espainiako izen oneneko lider bezala, berriz ere agertu baita, elkarren segidako hirugarren aldiz, monitore berak egindako “Liderren Ranking Orokorra 2017” sailkapeneko 1. postuan.

Alor guztietako 24.000 pertsona baino gehiagok emandako bozen emaitzak dira ranking hauek. Parte-hartzaileen artean, kontsumitzaile elkarteak, zuzendariak, GKEtako ordezkariak, katedradunak, hiritarrak, sindikatuak eta kazetariak ditugu, besteak beste.

Bere Erabateko Kalitate Ereduari fidel, konpainia oso harro dago jasotako emaitzez, bera presente dagoen gizarteak egiten baitio aintzatespen hori. Konpainiak aurrera daraman kudeaketa ereduaren arabera, ideia hau dago erabaki guztien oinarrian: “Nagusia” (enpresaren baitan hala izendatzen dugu bezeroa) asebetetzen baduzu, salmentak helduko dira; horiekin bat, irabaziak; eta, hortik aurrera, hazkunde partekatua.

Erreputazio Korporatiboaren Espainiar Monitorea (MERCO)

Espainia eta Latinoamerikako Erreputazio Korporatiboaren monitore garrantzitsuenetakoa den MERCOk bere 17. edizioa argitaratzen du aurten. Enpresak ez du subentzio edota laguntza publiko edo pribaturik, eta txostenen merkaturatzea da bere finantziazio iturri bakarra. Metodologia zorrotzeko monitorea da, KPMG auditoreak egiaztatua.

Ebaluazioan balioztatutako alor nagusiak honako hauek izan dira, besteak beste: gizartea zein ingurugiroarekiko enpresen erantzukizuna, beren produktu eta zerbitzuen kalitatea, ekonomia eta finantza arloko emaitzak, barneko izen ona, eta laneko giroa.

 

Goiburuko irudia: Peligros (Granada) udalerrian dagoen supermerkatuko Denda Eraginkor Eredu Berriaren araberako fatxada.