Mercadona

Mercadona, izen oneneko bigarren enpresa MERCO 2016an

2016ko ekainaren 15a
  • 21.000 pertsona baino gehiagok hartu zuen parte ebaluazioan, kontsumitzaile, zuzendaritza-kargudun, GKE, pertsona eraginkor, sindikatu eta hiritarren artean.

  • Mercadona bere sektoreko lehen enpresa gisa finkatzen da.

  • Juan Roig, Mercadonako presidentea, lehenengo postuan dago “2016ko Liderren Ranking Orokorrean”

Mercadona Espainiako izen oneneko bigarren enpresa gisa sendotu da Erreputazio Korporatiboaren Espainiar Monitoreak (MERCO) egindako “2016ko Enpresen Ranking Orokorrean”, lehen enpresa delarik Espainiako Orotariko Banaketaren sektoreari dagokionez.

Gainera, Juan Roig-ek, Mercadonako presidenteak, Espainiako izen oneneko lider gisa bere posizioa sendotu du, aurten ere lortu baitu lehenengo posizioa monitore horren rankinean.

Emaitzak esparru guztietako 21.000 parte-hartzaile baino gehiagoren iritzien isla dira: enpresa zuzendaritza-kargudunak, GKEn ordezkariak, sindikatuetako partaideak, kontsumitzaileen elkarteak, informazio ekonomikoko kazetariak, Enpresa arloko katedratikoak, eta hiritarrak, besteak beste.

Supermercado Can Blahi, Campos, Illes Baleares Can Blahi Supermerkatua, Balear Uharteak.

Mercadona oso harro dago gizartearengandik jasotzen duen onarpenaz. Bere Erabateko Kalitate Ereduari fidel, ideia hau jartzen du erabaki guztien oinarrian: “Nagusia” (enpresaren baitan hala izendatzen dugularik bezeroa) asebetetzen baduzu, salmentak helduko dira; horiekin bat, irabaziak; eta, hortik aurrera, hazkunde partekatua. 

Erreputazio Korporatiboaren Espainiar Monitorea (MERCO) 

Espainia eta Latinoamerikako Erreputazio Korporatiboaren monitore garrantzitsuenetakoa den MERCOk bere 16. edizioa argitaratzen du aurten. Enpresak ez du subentzio edota laguntza publiko edo pribaturik, txostenen merkaturatzea delarik bere finantziazio iturri bakarra. KPMG auditoreak egiaztatutako eta metodologia zorrotzeko monitorea da.

Inkestatuek honako alderdiak balioztatzen dituzte, besteak beste: enpresen erantzukizun soziala eta ingurugiroari dagokiona, beren produktu eta zerbitzuen kalitatea, ekonomia eta finantza arloko emaitzak, barneko izen ona, eta laneko giroa.