Udaberriko Bilketa Mercadona dendetan

Mercadona FESBALekin lankidetzan arituko da 2024ko Udaberriko Bilketan

2024ko maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra, bezeroek diruzko dohaintzak egiteko aukera izango dute kutxatik pasatzerakoan.
  • Hala, elikagai bankuek benetan behar dituzten elikagaiak erosi ahal izango dituzte, behar dituzten kantitateetan eta urtebeteko epean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bat egin du Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) datorren maiatzaren 24tik ekainaren 2ra antolatu duen Udaberriko Bilketarekin. Bezeroak ekimen solidario horretan parte har dezaten sustatzeko, Mercadonak kanpaina horren esku utziko ditu bere salmenta-puntuak, diru-bilketa bertan egin dadin.

Erosketa egin eta kutxatik pasatzerakoan, “nagusiek” (horrela deitzen baitie bezeroei Mercadonak) diruzko dohaintzak egin ahal izango dituzte, euro baten multiploak diren kopuruetan.

Dohaintzan emandako kopuruak oso-osorik bilakatuko dira Elikagai Bankuek behar dituzten elikagai eta produktu, behar dituzten kopuruetan eta behar duten momentuan. “Hala, kutxan egindako dohaintzek modu eraginkorragoan beteko dituzte azken erabiltzaileen benetako beharrak”, nabarmendu du supermerkatu-katearen Ekintza Sozialeko zuzendari Laura Cruzek.

Mercadonaren Ekintza Plan Soziala: 2023ko balantzea

Beste urte batez, kolektiborik zaurgarrienekin solidario agertu da Mercadona, eta ahalegin nabarmena egin du gizarte-erakundeekin duen elkarlan-sarea zabaltzeko; hala, hainbat tokitako 215 erakunde berri gehitu ditu 2023an, Espainiakoak nahiz Portugalgoak. Joan den ekitaldia itxi zenean, 762 gizarte-erakunderekin elkarlanean ari zen dagoeneko, eta elkarlan horren fruitu gisa, 23.100 tona produktu entregatu zituzten urte osoan, hots, 380.000 erosketa-orgaren baliokidea.

2023an, Mercadonak beste kanpaina batzuetan ere kolaboratu zuen, hala nola Elikagai Bilketa Handian. FESBALek antolatu zuen hori ere, azaroaren 24tik 30era bitartean, eta, hari esker, konpainiak eta bere bezeroek 2,6 milioi euro eman zituzten dohaintzan, oso-osorik elikagai bilaka zitezen.

Mercadonaren EESan integratutako politika

Mercadonak hartutako konpromisoen artean dago gizarteak hari emandakoaren parte bat gizarteari berari itzultzea. Xede hori betetzeko garatu zuen Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak aintzat hartzen baititu alderdi soziala eta etikoa zenbait ekintza-ildo jasangarriren bitartez, hazkunde partekatuaren aldeko apustua indartzeko.

Halaber, Mercadonak fundazio eta zentro okupazionalekin kolaboratzen du, dendak desgaitasun intelektuala duten pertsonek egindako mosaikozko muralekin apaintzeko.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Udaberriko Bilketa Mercadona supermerkatuetanDendarako kartelak: Udaberriko Bilketa 2024.