COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren eta Capacis Fundazioaren ordezkariak dendan

Mercadona eta Capacis Fundazioa elkarlanean ari dira Madrilgo Estocolmo kaleko dendan lorategi bertikalak eraikitzen

2019ko urriaren 15a
  • Gaur, plaka bat jarri dute supermerkatu honetan, Fundazioaren lana aitortzeko. Hiru lorategi bertikal dira, eta 85 metro karratu eta 25 landare-espezie baino gehiago dituzte.                                                                            
  • Mercadona 2016tik ari da lankidetzan Capadis Fundazioarekin, lorategi bertikalak eraikitzeko eta haien mantentze-lanak egiteko, bai eta Mercadonak Madrilgo Erkidegoan dituen beste lorategi batzuetako mantentze-lanak egiteko ere.

Capacis Fundazioa —zeinak lanean baitihardu minusbaliotasun intelektualen bat duten pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduratzeko— eta Mercadona 2016az geroztik ari dira elkarlanean, eta, lankidetza horri esker, hiru lorategi bertikal eraiki  dituzte Madrilen, Estocolmo kaleko 22-24an. Mercadonak  ingurunean gehiago integratzeko egiten duen ahaleginaren emaitza da lankidetza hori, eta konpainiak helburu sozialak dituzten elkarte eta fundazioekin egiten dituen jardueren adibide da.

Capacis Fundazioak hiru lorategi bertikal eraikitzen lagundu du Estocolmo kaleko supermerkatuan, dendaren alboetan eta aparkalekuaren sarreraren ondoko fatxadan. Guztira 85 metro koadroko azalera dute. Lorategiak egiteko lanetan, minusbaliotasun intelektuala duten fundazio honetako gazteek parte hartu dute, Sylvestris taldearen zuzendaritza teknikoarekin eta aholkularitzarekin.

Hori dela eta, plaka bat jarri dute gaur supermerkatuan, fundazioak egindako lana aitortzeko. Ekitaldian, Fundación Capacisen sortzaileek –Silvia Sombría eta Fátima de Dolarea– parte hartu dute, bai eta lorategiak eraikitzen parte hartu duten zenbait gaztek ere. Ekitaldian Sylvestris taldeko gerente Enrique Enciso eta Mercadonako arduradunak ere izan dira. 

Fundazioaren izenean, Silvia Sombríak esan duenez, "Estocolmo kaleko dendako proiektua beste urrats bat gehiago da Fundazioak Mercadona enpresarekin duen lankidetzan. Guretzat pozgarria da konpainia handi batekin elkarlanean aritzea, horrela erakusten baita integrazio soziala posible dela enpresak proiektuetan inplikatzen direnean."

José Antonio Rueda Mercadonako Madrileko Kanpo Harremanetarako zuzendariaren ustez, proiektu hau "gizarte-helburuak dituzten erakundeekin —kasu honetan, Capacis Fundazioarekin— dugun harremanaren adibide bat da. Fundazio horrekin, gainera, elkarlanean aritzen gara gure zentroetako lorategi-eremuak eta estalki berdeen mantentze-lanetan. Capacis Fundazioarekin lankidetzan arituz, gizarteari itzultzen diogu harengandik jasotzen dugunetik pixkatxo bat."

2016. urtetik ari da Mercadona elkarlanean Capacis Fundazioarekin. Elkarrekin egin zuten lehen proiektua 50 metro karratuko lorategi bertikal bat izan zen, Madrilgo Asura kaleko supermerkaturako. Orduz geroztik, kolaborazioak ez du etenik izan, eta beti Sylvestris taldearen aholkularitza eta zuzendaritza izan dituzte. Azken aldian, Capacis Fundazioak 5 lorategi bertikal egiten parte hartu du konpainiaren 2 supermerkatutan, eta, horretaz gainera, Mercadonako 8 zentrotako lorategien mantentze-lanetan laguntzen du.

Capacis Fundazioko kideen omenez jarritako plaka lorategi bertikaletan egindako lanagatikCapacis Fundazioko kideen omenez jarritako plaka lorategi bertikaletan egindako lanagatik.

Capacis Fundazioko kideak Estocolmo kaleko dendan (Madril)Capacis Fundazioko kideak Estocolmo kaleko dendan (Madril).

Imagen de cabecera: Mercadonaren eta Capacis Fundazioaren ordezkariak Estocolmo  kaleko dendan (Madril).