Kanarietako Elizbarrutiko Cáritasen eta Mercadonaren arduradunak ura eta zukua emateko ekitaldian

Mercadonak bost tona ur eta zuku eman dizkio Kanarietako Elizbarrutiko Cáritasi

2021ko azaroaren 26a
  • Gaur eman dizkio produktu horiek, bi erakundeek duten konpromisoa betez.
  • Aste honetan Cruce de Arinagako Cáritas gehitu du elikagaien eguneroko banaketa-sarean, eta jada Las Palmas probintziako 21 jantoki sozialekin dihardu lankidetzan.
  • Urte hasieratik, Marcadonak 825 kilo produktu eta elikagai eman dizkie Kanarietako zenbait ongintza-erakunderi.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bost tona ur eta zuku eman dizkio gaur Kanarietako Elizbarrutiko Cáritasi, egoera ahulenean dauden kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso irmoaren ondorioz. Produktu horiek Cáritasek hauteman dituen behar zehatzen arabera aukeratu dira.

Bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen den dohaintza horrez gain, Mercadonak elikagaien banaketa-sarean jantoki sozialak gehitzen jarraitzen du. Aste honetan Cruce de Arinagako Cáritasekin lankidetzan hasi da, zeinak bat egin baitu Cáritasek lehendik ere banaketa-sarean dituen kideekin, hau da, San Fernando, Ingenio, Jinámar, La Vega de San José eta Las Rehoyaseko Cáritasekin. Horiek guztiek lehenagotik jasotzen dituzte egunero premiazko produktuak gertuko supermerkatuetatik, hala nola frutak, esnekiak, haragia, arraina, hestebeteak, ogia eta pasta.

Dohaintzak goizeko lehen orduan egiten dira, astelehenetik ostiralera. Kontsumorako egokiak baina salmentarako desegokiak diren produktuak ematen dira, kalitate- eta segurtasun-baldintza onenetan, Cruce de Arinagako Cáritasek hornitzen dituen familiengana irits daitezen (60 baino gehiago dira). Konpainiak dagoeneko 21 jantoki sozialekin dihardu elkarlanean Las Palmas probintzian.

Kanarietako Elizbarrutiko Cáritaseko zuzendari Gonzalo Marrerok eskertu egin zion “Mercadonari pairatzen ari garen une zail honetan eskaintzen ari den laguntza, bai dohaintza honekin eman duena, bai egunero produktu freskoak emanez gure jantoki sozial eta banaketa-erakundeei ematen diena”.

Arcadio Peñate Las Palmasko Kanpo Harremanetarako zuzendariak, berriz, zera adierazi zuen: “Oso pozik gaude Cáritasek egiten duen lan handian aletxo bat jartzeko aukera dugulako. Eskerrak ematen dizkiogu erakundeari bere lan eta dedikazio altruistagatik, funtsezkoak baitira Kanarietako gizartearentzat”.

Mercadonaren dohaintzak Kanarietan

Mercadonak konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Ildo horretan, urtea hasi zenetik 825 tona premiazko produktu eman dizkie Kanarietako ongintza-erakundeei eta jantoki sozialei.

Las Palmas probintzian, konpainiak erakunde hauekin elkarlanean dihardu: Elikagai Bankua, Cáritas, Gurutze Gorria, Fuerteventurako Elikagaien Udal Bankua eta probintziako 21 jantoki sozial eta banaketa-erakunde (16 Kanaria Handian, 3 Fuerteventuran eta 2 Lanzaroten).

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Kanarietako Elizbarrutiko Cáritasen zuzendaria eta Mercadonaren Las Palmasko Kanpo Harremanetarako zuzendaria, produktuak emateko ekitaldianKanarietako Elizbarrutiko Cáritasen zuzendari Gonzalo Marrero eta Mercadonaren Las Palmasko Kanpo Harremanetarako zuzendari Arcadio Peñate, produktuak emateko ekitaldian.