Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Madrilgo Elikagai Bankuari

Mercadonak 11.700 kilo premiazko produktu eman dizkio Madrilgo Elikagai Bankuari

2021ko azaroaren 26a
  • Konpainiak indartu egin du Madrilgo Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, premiazko produktuak emanez.
  • Mercadonak 14.500 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin du eskualdean; aurreko urtekoa baino % 115 handiagoa.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Erkidegoko 21 jantoki sozialekin, Elikagai Bankuarekin eta eskualdeko beste erakunde sozial batzuekin, hala nola Cáritasekin eta Gurutze Gorriarekin.
  • 2020an, konpainiak 870 tona premiazko elikagai eman zituen Madrilgo Erkidegoan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian, eta 11.700 kilo premiazko produktu eman dizkio Madrilgo Elikagai Bankuari. Zehazki, 24 palet tomate frijitu eta lekale egosi eman ditu.

Iván Díaz Madrilgo Erkidegoko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako arduradunak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Madrilgo Erkidegoko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2020an, 870 tona elikagai banatu zituen han—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan premiarik handiena duten eskaerei erantzuteko”.

Bestalde, Gema Escrivá Madrilgo Elikagai Bankuko zuzendari nagusiak, Madrilgo Elikagai Bankua Fundazioaren izenean, dohaintza garrantzitsu hori eskertu nahi izan dio Mercadonari, eta esan du premiazko elikagai horiek behar gehien dutenen artean banatuko dituztela. Dohaintza oso une egokian iritsi da; izan ere, aurrez prestatutako oinarrizko elikagaiak dira, eta ez da baliabide energetiko handirik behar jateko prest uzteko. Ez dugu ahaztu behar argia eta gasa garestitu egin direla, eta horrek zuzenean eragiten die guk artatzen ditugun pertsonei.

2020an Mercadonak 14.500 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtean baino % 115 handiagoa, 17 jantoki sozialekin baino gehiagorekin lankidetzan jardunez eta konpainiak presentzia duen eskualdeko elikagai-bankuei, Gurutze Gorriari eta Cáritasi lagunduz.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Madrilgo Elikagai BankuariMadrilgo Elikagai Bankuko eta Mercadonako arduradunak produktu-entregan.