Mercadonaren denda baten fatxada

Mercadona Don Bosco Fundazioaren Jaéngo Familia Sukalde Komunitarioarekin lankidetzan ari da

2020ko ekainaren 05a
  • Konpainiak premiazko produktuak ematen dizkie Don Bosco Fundazioak Kordoban eta Jaénen kudeatzen dituen familia-sukalde komunitarioei. Haietan, 350 pertsona inguru artatzen dituzte.
  • Mercadonak, urtean zehar, 75 tona produktu eta elikagai eman dizkie Jaéngo zenbait erakunde soziali.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretan, Don Bosco Fundazioak Kordoban eta Jaénen kudeatzen dituen familia-sukalde komunitarioei laguntzen hasi da. Egunero produktu freskoak eta hurbilekoak emango dizkie, Don Bosco Fundazioak artatzen dituzten familiek jatorduak presta ditzaten.

Laura Cruz Jaéngo Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau adierazi du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Jaéngo elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. 2020an, 75 tona elikagai eman ditu Jaéngo probintzian. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Don Bosco Fundazioak 350 lagunentzako bazkariak eta afariak prestatzen ditu Kordobako eta Jaéngo bere sukaldeetan, Sukalde Komunitarioen proiektuaren bidez. Proiektuaren onurak jasotzen dituzten familiak dira janaria prestatzeaz arduratzen dira, boluntario gisa, bizikidetza- eta integrazio-giroan.

María del Carmen Cruz Don Bosco Fundazioaren Jaéngo arduradunak eskerrak eman ditu ekimen honengatik, hari esker proiektuaren bitartez artatzen duten familia-kopurua handitu baitute.

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 261 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, orain arte, 5.835 tona elikagai eman ditu guztira Mercadonak erakunde horien artean; 5.567 Espainian, eta 268 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Mercadonak Don Bosco Fundazioaren Jaéngo Familia Sukalde Komunitarioari produktuak ematen dizkion unea.Mercadonak Don Bosco Fundazioaren Jaéngo Familia Sukalde Komunitarioari produktuak ematen dizkion unea.

Logo EAktibatu