Don Bosco Fundazioko Sukalde Komunitarioko eta Mercadonako arduradunak Kordobako Sukalde Komunitariora egindako bisitan

Mercadona Don Bosco Fundazioaren Familia Sukalde Komunitarioarekin lankidetzan ari da Kordoban

2020ko ekainaren 05a
  • Konpainiak premiazko produktuak ematen dizkie Don Bosco Fundazioak Kordoban eta Jaenen kudeatzen dituen familia-sukalde komunitarioei. Haietan, 350 pertsona inguru artatzen dituzte.
  • Mercadonak, urtean zehar, 135 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Kordobako zenbait erakunde soziali.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretan, Don Bosco Fundazioak Kordoban eta Jaenen kudeatzen dituen familia-sukalde komunitarioei laguntzen hasi da. Egunero produktu freskoak eta hurbilekoak emango dizkie, Don Bosco Fundazioak artatzen dituzten familiek jatorduak presta ditzaten.

Laura Cruz Kordobako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau adierazi du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Kordobako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. 2020an, 135 tona elikagai baino gehiago eman ditu Kordobako probintzian. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Don Bosco Fundazioak 350 lagunentzako bazkariak eta afariak prestatzen ditu Kordobako eta Jaengo bere sukaldeetan, Sukalde Komunitarioen proiektuaren bidez. Proiektuaren onurak jasotzen dituzten familiak dira janaria prestatzeaz arduratzen dira, boluntario gisa, bizikidetza- eta integrazio-giroan.

Antonio Herrera Don Bosco Fundazioaren Kordobako arduradunak eskerrak eman ditu ekimen honengatik: "Ekimen honi esker, familia onuradunek elikagai-aukera eta -kantitate gehiago jasoko dituzte eta proiektuaren iraupena luzatu ahalko da. Proiektua Berdintasuneko, Gizarte Politiketako eta Kontziliazioko Kontseilaritzaren Lurralde Ordezkaritzak finantzatzen du zati batean".  

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 261 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, orain arte, 5.835 tona elikagai eman ditu guztira Mercadonak erakunde horien artean; 5.567 Espainian, eta 268 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Don Bosco Fundazioaren Sukalde Komunitarioko eta Mercadonako arduradunak Kordobako Sukalde Komunitariora egindako bisitanDon Bosco Fundazioaren Sukalde Komunitarioko eta Mercadonako arduradunak Kordobako Sukalde Komunitariora egindako bisitan.

Logo EAktibatu