Trencadís teknikarekin egindako horma-irudia Mercadonaren dendan

Mercadona, desgaitasuna duten pertsonen laneratzearekin konprometituta

2020ko abenduaren 03a
  • Mercadonako freskoen atalak desgaitasuna duten 1.000 lagunek baino gehiagok egindako horma-irudiekin apainduta daude.
  • Iaz, konpainiak 2 milioi euro bideratu zituen ekimen horretara.

Mercadonak eta Pamesa Cerámicak proiektu sozial bat jarri zuten martxan 2011n, dendetako freskoen atalak apaintzeko horma-irudiak egiteko. Horretarako, pieza bakar horiek sortzeaz arduratzen diren fundazioen eta okupazio-zentroen erabiltzaileen laguntza du konpainiak.

2019an, desgaitasun-maila desberdinetako 1.000 pertsonak baino gehiagok 9.000 horma-irudi berri egin zituzten; horietatik 230, konpainiak Portugalen ireki dituen lehendabiziko dendak apaintzeko. Zeregin horretarako, Mercadonak 2 milioi euro bideratu zituen joan den ekitaldian, eta, horri esker, 32 fundazio eta okupazio-zentrok lan egin zuten urtean zehar trencadís teknikarekin horma-irudiak egiten, zeramika-puska hautsietatik abiatuta.

Bideoa gaztelaniaz

Proiektuak hazten eta finkatzen jarraitzen du, parte hartzen duten erakundeetako kideen ahaleginari esker. Helburua da pertsona horiei trebakuntza eta enplegua eskaintzea, eta zenbait gaitasun garatzen laguntzea, hala nola talde-lanean jarduteko gaitasuna eta kontzentrazioa.

Proiektu sozial horretaz gain, ONCE Fundazioarekin elkarlanean desgaitasun-maila desberdinetako pertsonen laneratzea hobetzeko konpromisoa du Mercadonak. 

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 285 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 13.208 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 12.438 Espainian, eta 770 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea lagundu ohi dien jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu