Rias Altaseko Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematen

Mercadona berriro hasi da premiazko produktuak ematen Coruñako jantoki sozialei eta Elikagai Bankuari

2020ko apirilaren 28a
  • Konpainiak indartu egin du Rias Altaseko Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, 7.400 kilo premiazko produktu emanez, hala nola arroza, lekaleak, olioa, tomate frijitua, kakao disolbagarria eta galletak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honek sortutako beharrei erantzun die.
  • Konpainiak, orain arte, 254 tona produktu eta elikagai eman dizkie Galiziako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 706,6 tona premiazko elikagai eman zituen Galiziako autonomia-erkidegoan bakarrik.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua berriro jarri du martxan Coruña probintziako erakunde sozialekin, zeinekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Gaur, konpainiak 7.400 kilo premiazko produktu eman dizkio Rias Altaseko Elikagai Bankuari, eta probintziako hainbat erakunderi egunero egiten dizkion dohaintzak indartuz jarraitzen du. Hauei egiten dizkionak, esaterako: Coruñako Cocina Económica, Real Institución Benéfico Social Padre Rubinos eta Ferrolego Cocina Económica.

Mariña Rivas Galiziako Mercadonako Kanpo Harremanetako kudeatzaileak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Galiziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 706 tona elikagai baino gehiago eman zituen Galizian—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

Bestalde, Conchy Rey Pedreira Rias Altaseko Elikagai Bankuko lehendakariak, bere izenean, eta boluntario guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkio konpainiari une honetan hain garrantzitsua den laguntza emateagatik, Coruña probintzian premia duten pertsona guztiei elikagaiak eman diezazkiegun.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 3.649 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 3.508 Espainian, eta 141 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Rias Altaseko Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak emateRias Altaseko Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta