2022ko Elikagaien Bilketa Handiaren kartelaren xehetasuna

Mercadona 2022ko Elikagaien Bilketa Handian parte hartzen ari da

2022ko azaroaren 25a
  • Konpainiak bat egin du FESBALek azaroaren 25etik abenduaren 6rako antolatu duen Elikagaien Bilketa Handiarekin.
  • Bezeroek diru-dohaintzak egin ahal izango dituzte erosketa egitean.
  • Guztira, konpainiak Espainian dituen 1.623 saltoki ari dira parte hartzen.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bat egin du Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) azaroaren 25etik abenduaren 6rako antolatu duen Elikagaien Bilketa Handiarekin. Konpainiak kanpainaren eskura jarri ditu bere saltokiak funtsak biltzeko, bezeroek aukera izan dezaten elikagai-bankuen aldeko urteroko ekitaldi solidario honetan parte hartzeko.

Bideoa gaztelaniaz

Guztira, Mercadonak Espainian dituen 1.623 saltoki ari dira parte hartzen. Gainera, jadanik ohikoa denez, Bilketa Handia diru-dohaintzen bidez egiten da; 1 €-en multiploak eman daitezke, erosketarekin kutxatik pasatzean. Dohaintzan emandako dirua elikagai bihurtuko da, eta elikagai horiek kanpainan parte hartzen duten elikagai-bankuei emango zaizkie; haiek erabakiko dute zer elikagai-mota behar duten zehazki, eta zenbat eta noiz behar duten ere. Dohaintzak kutxan egiteak aukera ematen du haiek elikagai-banku bakoitzaren azken onuradunen benetako beharretara egokitzeko, eta, hala, askoz eraginkorragoak dira.

Dokumentua euskaraz

Listado de tiendas de Mercadona participantes en la Gran Recogida de Alimentos 2022

Deskargatu

 

Mercadonaren dohaintzak 2022an

Urtea hasi zenetik, konpainiak 18.800 tona elikagai eta premiazko produktu banatu ditu Espainiako eta Portugalgo jantoki sozialen, elikagai-bankuen eta beste gizarte-erakunde batzuen artean. Kate osoaren dohaintza hori (urriaren amaierako datuak dira) 313.300 erosketa-orgaren baliokidea da.

Mercadonak 400 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunderi ere laguntzen die egunero dohaintzak emanez, egoera zailean dauden pertsonei laguntzeko.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Kutxako dohaintza bat Mercadonaren Elikagaien Bilketa HandianKutxako dohaintza bat Mercadonaren Elikagaien Bilketa Handian.

Mercadonaren Elikagaien Bilketa Handian egindako kutxako dohaintza baten xehetasunaMercadonaren Elikagaien Bilketa Handian egindako kutxako dohaintza baten xehetasuna.