Mercadonaren Santanyíko (Mallorca) supermerkatuaren kanpoaldea

Mallorca - Mercadonak supermerkatu berri bat ireki du Cala D’Or-en

2024ko uztailaren 04a
  • Konpainiak Santanyín duen lehen establezimendua da; 5,4 milioi euroko inbertsioa behar izan du, eta 69 langile ditu, haietatik 58 kontratazio berrikoak.
  • Jateko Prest atalarekin inauguratzen da, mahai eta aulkiz hornitutako gune batekin batera, han bezeroak plater prestatu berriak jan ahal izateko.
  • Deskarbonizazioaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko apustuan, dendak eguzki-plakak ditu estalkian, eta ibilgailu elektrikoetarako hamar kargatze-puntu.

Mercadonak supermerkatu bat inauguratu du gaur Cala d’Or-en, konpainiak Santanyí udalerrian duen lehena, 5,4 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Astelehenetik larunbatera irekiko du, 9:00etatik 21:30era (22:00ak arte udan), carrer dels Comellars-eko 17. zenbakian. Denda berriak 69 langile ditu, haietatik 58 kontratatu berriak, eta gehienak Santanyiko eta inguruko herrietako biztanleak dira.

Supermerkatuak inguruko estetikara egokitutako fatxada du, eta, ohiko atalak edukitzeaz gainera —fruta eta barazkiak, labeko produktuak edo urdaiazpikoa labanaz ebakitzen duen urdaitegia—, badu Jateko Prest atala ere. Atal hori —Balearretako 36 dendatan dago jada— 2018an sortu zen, “Nagusiek” (hala deitzen die Mercadonak bere bezeroei) jateko prest dauden produktu freskoz osatutako platerak edukitzeko zuten premiari erantzuteko. Mahai eta aulkiz hornitutako gune bat du ondoan, bezeroek plater prestatu berria jateko eta edari hotzekin laguntzeko.

Jateko Prest inauguratu zenetik, konpainiak bere produktu-aukera moldatzen jarraitzen du bezeroen iradokizun, ideia eta premia zehatzetara egokitzeko, eta dagoeneko 40 aukera inguru ditu; gehienak material naturalez egindako ontzietan zerbitzatzen dira; adibidez, azukre-kanaberaz edo kartoiz egindako ontzietan. Hain zuzen ere, bezeroekin batera egiten dituen koberrikuntza-saioei esker, plater berriak sortu dira, hala nola gazta-fingerrak edo itsaski-entsalada, oraintsu sartuak biak produktu-aukeran.

Bestalde, eta Mercadonak deskarbonizazioaren eta energia berriztagarrien alde egindako apustuaren emaitza gisa, supermerkatu horrek eguzki-plakak ditu estalkian, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko hamar aparkaleku-plaza (guztira 167 dira). Gainera, denda eraginkorraren eredu berriarekin inauguratu da. Eredu hori ezartzen ari da kate osoan, eta aukera ematen dute energia-kontsumoa % 40 ere murrizteko, denda konbentzionalaren ereduaren aldean. Hain zuzen ere, isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, eta LEDez osatutako argiztapen-sistema automatizatua du, eremuaren eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu arduratsuagoan kudeatu ahal izateko.

Langileen eguneroko lanak errazteko helburuarekin, supermerkatu berri honek gailu elektronikoak ditu bere prozesuak arintzeko eta dendaren autogestioa bultzatzeko, eta hobekuntzak ditu, hala nola Valentziako Biomekanika Institutuarekin lankidetzan garatutako kutxa-altzaria, ergonomikoagoa, gehiegizko esfortzuak saihesteko. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalak eta erosoak dira.

Supermerkatu berriak elikagai freskoak emango dizkio Barceló Fundazioari

Mercadonak konpromiso bat du presentzia eta jarduera duen eremuetako bizilagunekin, eta elikagai freskoak ematen dizkie egunero jantoki sozialei eta ongintzako erakundeei bere supermerkatu hurbilenetatik. Cala d’Or-eko denda berria laster sartuko da banaketa-sare horretan, eta elikagai freskoak emango dizkio Barceló Fundazioari, zeinak egunero jasotzen baititu produktuak Mallorcako beste zortzi supermerkatutatik.

Bere Ekintza Plan Sozialaren esparruan, Mercadonak 645 tona premiazko produktu eman zizkien iaz, hainbat ekimenen bitartez, Balear Uharteetako 35 ongintza-erakunderi baino gehiagori.

Santanyíko (Mallorca) Mercadonaren Jateko Prest atalaSantanyíko (Mallorca) Mercadonaren Jateko Prest atala.

Mahaiak eta aulkiak Santanyíko supermerkatuan (Mallorca)Mercadonaren Cala d'Or-eko dendako (Santanyí, Mallorca) mahai- eta aulki-eremua.

Ibilgailu elektrikoen kargatzea Santanyíko (Mallorca) MercadonanIbilgailu elektrikoak kargatzeko aparkalekua Santanyíko (Mallorca) Mercadonan.