Boadilla del Monteko (Madril) Mercadonaren denda eraginkor berriaren kanpoaldea

Madril - Mercadonak supermerkatu eraginkor berria ireki du Boadilla del Monten

2023ko azaroaren 27a
  • Supermerkatuan 55 langile ari dira lanean, enplegu egonkor eta kalitatekoarekin, eta ia 6 milioi euroko inbertsioa egin da hura eraikitzeko. 65 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 300 langile aritu dira lanean fase horretan.
  • Denda jasangarri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta denda eraginkorraren eredu berriari jarraitzen dio; beraz, erosketa-esperientzia optimizatzen du, eta energia-kontsumoa % 40 murrizten. Gainera, 6.25 denden sarean sartu da, zeinak plastikoa murriztea eta ekonomia zirkularra bultzatzea baitu helburu.

Gaur, supermerkatu eraginkor berri bat zabaldu da Boadilla del Monten, zehazki Víctimas del Terrorismo etorbideko 8an. Denda berrian, ia 6 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 55 langile ari dira lanean. Bestalde, 65 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 300 langile aritu dira eraikitze-fasean.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, baditu esne freskoarentzako eta zuku hoztuentzako berariazko linealak, urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi-espezialitateak; labeko atal berria, ogia xerratan mozteko makina bat duena, eta pastel hoztuak.

Halaber, Jateko Prest atala jarri da saltokian, eta jateko prest dauden platerak eskaintzen dira bertan. Plater horiek material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatuek, beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria dute, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “Nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten, edari hotzez lagunduta; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Supermerkatu eraginkor berri honek 1.542 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Gainera, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa, ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 09:00etatik 21:30era. Gainera, 175 ibilgailurentzako aparkalekua du (lurpeko bi solairutan), erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagun eta esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipamendu egokiz hornituta dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta tresna kolaboratibo berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira.

Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Maskotentzako korridorea Boadilla del Monteko Mercadonan (Madril)Maskotentzako produktuen korridorea Boadilla del Monteko Mercadonan, Madrilen.

Lurrindegia Boadilla del Monteko Mercadonan (Madril)Lurrindegia Boadilla del Monteko Mercadonan, Madrilen.

Ardoak Boadilla del Monteko Mercadonan, MadrilenArdoen korridorea Boadilla del Monteko Mercadonan (Madril).

Boadilla del Monteko (Madril) Mercadonaren denda eraginkor berriaren kanpoaldeaBoadilla del Monteko (Madril) Mercadonaren supermerkatu berriaren fatxada.