Mercadonaren denda baten kanpoaldea

Madril - Mercadonak bi saltoki eraginkor berri inauguratu ditu: bat hiriburuan, eta bestea, Valdemoron

2018ko abenduaren 03a
  • Madrilen gaur zabaldu den saltokian 27 lanpostu sortu dira, eta Valdemoron zabaldutakoan, berriz, 13. Lanpostu egonkor eta kalitatekoak dira guztiak.
  • Atal guztietan dituzte nobedadeak denda eraginkor berriek, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez, bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 5,7 milioi euroko inbertsioa egin da Estocolmo  kaleko supermerkatu berrian; 43 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, non 120 lagun baino gehiago aritu diren obra-fasean.
  • Bestalde, 3,1 milioi euroko inbertsioa egin da Valdemoroko denda berrian; 46 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, non 394 lagun baino gehiago aritu diren obra-fasean.

Mercadonak bi supermerkatu eraginkor berri inauguratu ditu gaur Madrilen. Lehena hiriburuan, Estocolmo kaleko 22-24.ean, eta bestea, Valdemoron, Emilia Pardo Bazán kaleko 5.ean. Denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriek berrikuntza ugari dakartzate, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langile, hornitzaile eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan dituzte nobedadeak saltoki berriek. Besteak beste, badituzte berariazko apalak esne freskoarentzat eta zuku hoztuentzat; akabera-gune berri bat haragiarentzat; kosmetika espezializaturako erakustoki zentral bat lurrindegian; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; erakusketa-gune berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina batekin, eta gozogintza hoztuarekin.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, bi supermerkatuek sarrera berria dute, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, erosketako orga modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinago eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu hauen tamainari dagokionez, Madril hiriburukoak 1.726 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta Valdemorokoak, berriz, 1.913 metro karratukoa. Diseinu erabat berritua dute, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta, kolore eta material berriak dituena, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetarako, bai atalen banaketarako. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri horiek eraikitzeko obra-fasean, 43 hornitzaile eta 120 langile jardun dira Madrilgoan, eta 46 hornitzaile eta 394 langile Valdemorokoan.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horiek askotariko neurriak dituzte, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berriak Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu dira. Eremu komunak ere badituzte dendek, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangelak ekipatuago daude, eta aldageletako armairu pertsonalak handiagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri horiek teknologikoki erabat konektatuta daude, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk dituzte langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da bi saltokietan, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatuak astelehenetik larunbatera egongo dira irekita, 9:00etatik 21:30era. Gainera, 133 ibilgailurentzako aparkalekua du Estocolmo kaleko dendak eta 112 ibilgailurentzako aparkalekua Valdemorokoak, erraztasunak emateko erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri hauetan ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkorra  eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2017ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 480 milioi euro inbertitu zituen denda-eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.

Mercadona Madrilgo Erkidegoan

Supermerkatu berri hauek irekita, Mercadonak apustu irmoa egin du Madrilgo Erkidegoaren alde. 2017ko ekitaldiaren amaieran, 182 denda ditu dagoeneko, eta 10.533 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Halaber, konpainiak 9 bitarteko hornitzailerekin eta 50 hornitzaile espezialistarekin lan egiten du komunitate honetan; eta 2.085 milioi euro baino gehiagoren erosketak egiten dizkie urtean.