Mercadonaren logotipoa, kanpoaldean

Madril - Mercadonak beste denda eraginkor bat zabaldu du Madrilen

2019ko abenduaren 03a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 69 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 4,3 milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 45 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 125 lagun baino gehiago aritu dira obra-fasean.

Mercadonak beste supermerkatu eraginkor bat inauguratu du Madrilen, Pintor Juan Gris kaleko 3.ean. Denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, badu akabera-gune berri bat haragiarentzat; urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako, besteak beste.

Halaber, "Jateko prest” janari prestatuaren atal berria jarri da saltokian. Zerbitzu horretan, 35 plater eskaintzen dira, eta, haietako batzuk pertsonalizatu daitezkeenez (hala nola entsaladak, pizzak eta pasta), ia bikoiztu egiten da kopuru hori. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan ematen dira (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Pintor Juan Gris kaleko 3.eko supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, eta erosketako orga modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinago eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.357 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 45 hornitzaile eta 125 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horretaz gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Guztientzako eremuak ere baditu dendak, langileak erosoago ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horretaz gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Horretaz gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

 

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2018ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 607 milioi euro inbertitu zituen denda-eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.

Mercadona Madrilgo Erkidegoan

Supermerkatu berri hauek irekita, Mercadonak apustu irmoa egin du Madrilgo Erkidegoaren alde. 2018ko ekitaldiaren amaieran, 185 denda ditu dagoeneko, eta 10.389 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Halaber, konpainiak 62 Totaler hornitzailerekin lan egiten du komunitate honetan; eta 2.304 milioi euro baino gehiagoren erosketak egiten dizkie urtean.