Mercadonaren Madrilgo denda eraginkor berriaren fatxada

Madrid - Mercadonak beste denda eraginkor bat zabaldu du hirian

2020ko azaroaren 20a
  • Denda berrian 48 langile dira; lanpostu egonkorrak eta kalitatekoak dira.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • 4,5 milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 42 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 350 lagun baino gehiago aritu dira obra-fasean.

Mercadonak beste supermerkatu eraginkor bat inauguratu du Madrilen, General Ricardos kaleko 188-190.ean. Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, badu urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Horrez gain, “Jateko prest” atala du, zeinak plater osasungarri gehiago izango baititu aukeran: barazki-menestra eta zenbait arrain —urraburua, izokina eta bakailaoa—; ogitarteko gehiago, hala nola brioche begetala, Angus hanburgesa edo urdaiazpiko-ogitartekoa; bai eta Hot Deliren erakusmahai berri bat ere, hainbat produktu erre eskaintzeko, besteak beste, oilaskoa, saiheskia edo patatak. Jaki guztiak azukre-kanaberaz edo kartoiz egindako bilgarrietan datoz, Mercadonak konpromiso aktiboa hartu baitu ingurumenarekin, "BAI esanez Planeta zaintzen jarraitzeari", eta apustu garbia egin baitu prozesuen epe luzeko jasangarritasunaren alde.

General Ricardos 188-190ko supermerkatuak, beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten eta edari hotzak eta kafe beroa har ditzaten; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.673 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekiak lehenetsi dira, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabili dira eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 42 hornitzaile eta 350 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horretaz gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horretaz gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadona Madrilgo Erkidegoan

Supermerkatu berri hau irekita, Mercadonak apustu irmoa egin du Madrilgo Erkidegoaren alde. 2019ko ekitaldiaren amaieran, 188 denda zituen, eta 10.815 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Gainera, azken 3 urteetan, 308 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, batez ere bere denda-sarea hazi eta modernizatzeko eta plataforma logistikoak handitzeko. Plataforma horietatik hornitzen ditu egunero Madrilgo Erkidegoko supermerkatuak.

Mercadonak konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Madrilen kasuan, aurreko ekitaldian 403 tona elikagai banatu zituen —hots, 6.717 erosketa-orga betetzeko beste— 16 jantoki sozialen eta ongintza-erakunderen artean. Konpromiso solidario hori indartu egin da aurten ere, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta. Izan ere, konpainiak handitu egin ditu bere dohaintzak 2019an egindakoarekin alderatuta, eta 430 tona premiazko produktu baino gehiago eman ditu 2020ko lehen seihilekoan.

Goiburuko irudia: Madrilgo denda eraginkor berriaren fatxada.

Logo EAktibatu