Mercadonaren supermerkatu berria Getafen (Madril)

Madril - Mercadonak beste hiru denda eraginkor zabaldu ditu Madrilgo Erkidegoan

2021ko azaroaren 29a
  • Supermerkatu berriak Madrilgo Erkidegoko Arroyomolinos, Ciempozuelos eta Getafe herrietan daude. Atal guztietan dituzte nobedadeak, eta hobekuntzak dituzte ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez, bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • Getafeko dendan, 3,3 milioi euroko inbertsioa egin da, eta kalitateko 20 lanpostu egonkor eta kalitateko sortu dira. 70 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 328 langile baino gehiago aritu dira obra-fasean.
  • Ciempozueloseko supermerkatu berrian ere 3,3 milioi euroko inbertsioa egin da; 75 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 342 lagun baino gehiago aritu dira obra-fasean.
  • Bestalde, Arroyomolinoseko dendan, zeina ireki baita udalerri bereko Cullera kalearen eta Alicante kalearen arteko izkinakoa itxi ondoren, 55 langile ari dira. Denda berrian, 4,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da, 40 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 250 langile baino gehiago aritu dira lanean obra-fasean.

Gaur, hiru supermerkatu eraginkor berri inauguratu ditu Mercadonak Madrilgo Erkidegoan: Ciempozueloseko Cedro kalearen eta Olmo kalearen arteko izkinan, Getafeko Gabriel y Galán kaleko 5ean eta Arroyomolinosko Almería kaleko 46an.

Atal guztietan dituzte berrikuntzak supermerkatu berriek. Besteak beste, badute urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, "Jateko Prest” atal berria jarri da saltokietan, eta 35 plater eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Supermerkatuak, beste zenbait hobekuntzaren artean, sarrera berria dute, beira bikoitzekoa, haize-korronteak saihesteko; korridore zabalagoak; atsedengune bat dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten eta edari hotzak eta kafe beroa har ditzaten; eta erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoak eta ergonomikoagoak.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu-mota hauetako salmenta-aretoek azalera hauek dituzte: 1.871 metro karratu (Cempozuelos), 1.637 (Arroyomolinos) eta 1.500 (Getafe). Bi solairutan banatuta dago aretoa, eta diseinu erabat berritua du aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekiak lehenetsi dira, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabili dira eremuak bereizteko.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Bestalde, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horiek askotariko neurriak dituzte, ergonomia hobea izan dezaten eta neurriz gaineko ahaleginik egin ez dezaten. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere badituzte dendek, langileak erosoago egon daitezen atseden hartzen dutenean. Jangelak ekipatuago daude, eta aldageletako armairu pertsonalak handiagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hauek erabat konektatuta daude teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk dituzte langileentzat, informazioa dendetako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki produktu freskoena—. 

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Bestalde, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da saltokietan, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatuak astelehenetik larunbatera egongo dira irekita, 9:00etatik 21:30era. Merkataritza-gunearekin partekatutako aparkalekuak dituzte (163 ibilgailurentzakoa Ciempozueloseko dendan, 110entzakoa Getafekoan eta 194koa Arroyomolinosekoan), erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Denda berri hauekin, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika esklusiboaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, kalitate onenarekin eta modu iraunkorrean. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

Mercadonaren Getafeko Denda Eraginkorraren fatxada (Madril)Mercadonaren supermerkatu berria Getafen (Madril).

Mercadonaren Ciempozueloseko supermerkatuaren fatxada (Madril)Mercadonaren Denda Eraginkor berria Ciempozuelosen (Madril).

Mercadonaren Arroyomolinoseko dendaren kanpoaldea (Madril)Mercadonaren supermerkatua Arroyomolinosen (Madril).