Mercadonaren logo berria, sarrerako ateetako bateko kristalean

Las Palmas – Mercadonak supermerkatu eraginkor berri bat ireki du Puerto Ricon (Mogán)

2017ko urriaren 20a
  • Denda berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.
  • Supermerkatu eraginkor berria egiteko 4,6 milioi euro inbertitu dira guztira, eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 76 lagunek osatutako langile taldea aritzen da bertan.
  • Batazbeste, 45 hornitzailek hartu dute parte eraikuntzan, eta 194 pertsona baino gehiago kontratatu dituzte lanak iraun bitartean.

Mercadonak supermerkatu bat inauguratzen du gaur Puerto Ricon (Mogán), Madrid kalea z/g, helbidean, Motor Grande zonan, hain zuzen ere. Konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokiturik irekitzen du supermerkatuak, eta 125 pertsona baino gehiago kontratatu dituzten 20 hornitzailek hartu dute parte bere eraikuntzan. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusien” -konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak- erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. 

Mercadonak Puerto Ricon duen denda eraginkor berri honek 1.690 metro karratuko azalerako salmenta sala du eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten du, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Baditu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, bukaera-gune berri bat okelarentzako, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berritasun batzuen artean. Badu laranja-zukua unean bertan ateratzeko makina ere, eta ogia xerratzeko gailua eta gozotegi hoztua duen labeko atal berria, beste berritasun batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, eta bi orga modelo berri ezarriz, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu eredu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hau: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:30etara. 159 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Beste irekitze honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 milioi euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, beste 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Kanarietan

2016a ixtean, 84 supermerkatu zituen Mercadonak Kanarietan, eta enplegu egonkor eta kalitatezkoa duten 4.261 lagunek osatutako langile-taldea. Gainera, kanariar hornitzaileei egindako erosketak 494 milioi eurotaraino hazi ziren, 2015ean baino %6 gehiago.

Mercadonaren eta honek Kanarietan dituen bitarteko hornitzaileen artean egindako osoko inbertsioa 25,2 milioi eurokoa izan zen 2016an.