Mercadonaren laranja-zuku egin berriaren zerbitzua

Laranja-zuku egin berriaren zerbitzua berriz jarri du martxan Mercadonak, 600 dendatan

2020ko ekainaren 23a
  • Konpainiak zerbitzua pixkanaka denean berraktibatzeko asmoa du hurrengo hilabeteetan.
  • Fruta eta Barazkien ataleko autozerbitzuko zukugailuen erabilera geldituta egon da.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, berriz jarri du martxan laranja-zuku egin berriaren zerbitzua 600 supermerkatutan. Martxoan gelditu zuen zerbitzu hori, gainerako zerbitzuak eta bezeroen behar nagusiak bermatzeko, eta maiatzaren erdialdean hasi zen berriz martxan autozerbitzuko zukugailuen erabilera. Aurreikuspena da datozen hilabeteetan pixkanaka konpainiaren denda guztietan (1.600 baino gehiago) eskaintzea produktu hori.

Horrela, “Nagusiek” (bezeroek) berriz izango dute Mercadonako laranja-zuku egin berria eskura, kontsumitzeko prest, Fruta eta Barazkien atalean, ohiko hiru formatuetan: 250 mililitroko botila, 500 mililitrokoa eta litro batekoa.

Zerbitzua 2016an hasi zen pixkanaka ezartzen, eta 2017rako ezarria zegoen kateko saltoki guztietan. Proiektu hori Mercadonaren, Zumex hornitzaile espezialistaren eta bezeroen beren arteko berrikuntza bateratuaren bidez garatu zen, betiere Mercadonako bezeroen eta langileen beharrak kontuan hartuta. 

Autozerbitzuko zukugailua Mercadonaren supermerkatu bateko Fruta eta Barazkien ataleanAutozerbitzuko zukugailua Mercadonaren supermerkatu bateko Fruta eta Barazkien atalean.

Logo EAktibatu