Logo Mercadona memoria 2019

Koronabirusaren krisiaren kudeaketan gizartearekin gehien konprometitu diren enpresetan bigarrena da Mercadona, MERCOren arabera

2020ko maiatzaren 20a
  • 2.200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute izaera bereziko enpresa-monitoretza horretan; besteak beste, finantza-analistek, GKE-etako ordezkariek, kontsumitzaile-elkarteek, kazetariek eta hainbat herritarrek hartu dute parte.
  • Sailkapena egiteko, enpresen ekintzak aztertu dituzte, eta haien ospe eta irudi korporatiboa balioetsi.

Mercadonak bigarren balorazio onena lortu du, Inditex-en atzetik, "enpresek pandemian zehar erakutsi duten gizarte-erantzukizuna eta konpromisoa balioesteko sailkapenean", MERCO Ospe Korporatiboaren Espainiako Monitoreak egindako ezohiko azterketaren arabera. Azterketa horrek Espainian COVID-19ak eragin duen krisian kudeaketa arduratsua izan duten enpresak balioesten ditu.

Sailkapena egiteko, hainbat arlotako 2.200 lagunek baino gehiagok hartu dute parte: finantza-analistak, kazetariak, GKE-etako ordezkariak, sindikatuetako kideak, kontsumitzaileen elkarteak, enpresa-arloko katedradunak, social media managerrak eta hiritarrak. Enpresen ekintzak aztertu dituzte, eta haien ospe eta irudi korporatiboa balioetsi.

Konpainia, bere enpresa-ereduari leial jarraituz, harro dago lortutako emaitzarekin, gizarteak aintzat hartu baitu konpainia osoak egoera ezohiko honetan egin duen lan eskerga eta zinez balioetsi baitu "hor egotea merezi duen enpresa bat dela, hartaz harro sentitzeko modukoa". Konpainiaren kudeaketa-ereduaren helburua da hazkunde partekatua lortzea, enpresaren bost osagaien gogobetetzearen bidez: “Nagusia” (barnean bezeroei ematen dien izena), Langilea, Hornitzailea, Gizartea eta Kapitala.

MERCO Ospe Korporatiboaren Espainiako Monitorea

Espainiako eta Latinoamerikako Ospe Korporatiboko monitore nagusietako bat da MERCO (Monitor Empresarial de Reputación Corporativa). Eta enpresen ospea ebaluatzeaz arduratzen da 1999tik. Erakunde horrek ez du jasotzen dirulaguntza edo babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta txostenen komertzializazioa du finantziazio-iturri bakarra.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta