Mercadonaren kutxa berrien xehetasuna

Kordoba – Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria ezartzen du Arruzafa etorbidean

2017ko azaroaren 20a
  • Erabat eraberriturik berrirekitzen du denda honek. Horretarako, milioi euro 1 inbertitu da eta 17 hornitzailek parte hartu dute, eraberritze-lanak iraun bitartean 80 pertsona baino gehiago kontratatu dituztenak.
  • Supermerkatu berri hau, teknologikoki guztiz konektatua, bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu, eta denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko da bertan.

Mercadonak berriz zabalduko du gaur Kordoban duen supermerkatu bat, Arruzafa etorbidean, hain zuzen, konpainiaren Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren. Milioi euro 1eko inbertsioa jaso dute lanek, eta eraberritze fasean 80 lagun kontratatu dituzten 17 hornitzaileren parte hartzea izan dute. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, betiere “Nagusien” -konpainiak bere baitan hala izendatzen ditu bezeroak- erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin. 

Mercadonak Arruzafa etorbidean duen denda eraginkor berri honek 1.500 metro karratuko azalerako salmenta sala du eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen alde apustu egiten du, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera.

Berritasunak atal guztietan

Ildo beretik, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusien” (bezeroen), langileen, hornitzaileen, eta gizartearen beraren mesederako. Baditu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuarentzako lerro berri espezifikoak, bukaera-gune berri bat okelarentzat, kosmetika espezializatuarentzako gondola zentral bat lurrindegian, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berritasun batzuen artean. Eta zentro honetan badaude, gainera, Urdaiazpikoa Mozteko atal berria, laranja-zukua unean bertan ateratzeko zerbitzua, eta Mercadonaren okindegi eta gozotegiko atal berria.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, eta erosketa-saski modelo berri bat nahiz bi orga modelo berri ezarriz, askoz ergonomiko eta arinagoak.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu eredu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker lortu da hau: eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du ereduak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, halaber, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 21:30etara. 170 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuz lekualdatzen diren bezero guztien erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak.

Beste irekitze honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honen bitartez, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 126 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 milioi euro inbertituz Espainia osoan barrena; horrez gain, beste 5 milioi euro inbertituko ditu hobekuntza informatikoen I+G+Ban.

Mercadona Kordoban

2016a ixtean, 29 supermerkatu zituen Mercadonak Kordoban, eta enplegu egonkor eta kalitatezkoa duten 1.380 lagunek osatutako langile-taldea. Eta aurten, bi supermerkatu eraberritu ditu momentuz probintzia honetan, Lucenan bata, eta Tecnocórdoba Industrialdean (Kordoba) bestea, horiek denda eraginkor eredu berrira egokitzeko, guztira, 3 milioi euro inbertitu ondoren. Mercadonak, halaber, Kordobako lehen sektorearen eta ekoizleen alde apustu egiten jarraitzen du; honenbestez, 314 milioi euroko erosketak egin zizkien bertako hornitzaile adituei 2016an.