2020ko erosketa- eta kontsumo-ohiturak

‘Kontsumo Ohiturei buruzko 2020ko Inkesta’ren emaitzak

2020ko azaroaren 26a
  • Inkesta honetan Espainia osoko 3.500 familiak parte hartu dute.
  • Kontsumitzaile Elkarteen Partaidetza Mahaia (MPAC) lantalde bat da, eta Mercadona eta CECU, FUCI, UNAE eta CAUCE kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteen konfederazioek eta federazioek osatzen dute.
  • Emaitzen arabera, “COVID-19 osteko” kontsumitzaileak % 12 gehiago aprobetxatzen du janaria, ohitura osasungarriak dituztenen proportzioa murriztu egin da, eta onlineko erosketa areagotu egin da.

Kontsumitzaile Elkarteen Partaidetza Mahaiak (MPAC) "Kontsumo Ohiturei buruzko 2020ko Inkesta"ren emaitzak aurkeztu ditu. Inkesta horretan, Espainia osoko 3.500 familiak hartu dute parte. CECU, FUCI, UNAE eta CAUCE kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteen konfederazioek eta federazioek eta Mercadonak osatutako lantalde batek egin du inkesta.

Elikagaiak alferrik galtzeak oraindik ere inkestatuen % 93 kezkatzen du, baina COVID-19ak aldaketak eragin ditu herritarren erosketa- eta kontsumo-ohituretan. Erosketa hobeto planifikatzeaz, elikagaiak berrerabiltzeaz eta errazioen kantitateak murrizteaz gain, inkestak beste datu batzuk ematen ditu aztertutako lau alorretan: Erosketa- eta kontsumitze-ohiturak; Erosteko erabakia, faktoreak eta joera berriak; Elikagaien etiketatzea eta Ohitura osasungarriak; eta Erantzukizun soziala erosketa-ohituretan.

Kontsumo Ohiturei buruzko 2020ko Inkestaren emaitzak

Descargar

 

Interes txikiagoa etiketatzeetan

Inkestatutakoen erdia baino gehixeago informazio gutxi du elikaduraren eta kontsumo handiaren arloan, nahiz eta kontsulta-iturriak dibertsifikatu egin diren. Horrez gain, murriztu egin da etiketetan informazioa bilatzen duten kontsumitzaileen ehunekoa, eta igo egin da berriro, nabarmen, informaziorik bilatzen ez dutenena (% 13).

Ohitura osasungarriak izateko pertzepzioa murriztu egin da

Kontsumitzaile arruntak funtsezko garrantzia ematen dio elikadurari, bai hura bakarrik kontuan hartuta, bai beste gai batzuekin sinergian. Inkestatutakoen % 90 baino gehiago jabetzen da elikadura eta osasuna binomioaren garrantziaz. Hala ere, biztanleen ia % 21 ez dago ziur bere ohiturak osasungarriak diren ala ez. Ohitura osasungarriak dituzten ala ez badakitenen ehunekoa, gainera, murriztuz doa urtez urte: 2017an % 75, 2018 eta 2019an % 68, eta 2020an % 67.

Ia % 9k onlineko merkataritza estreinatu du

Inkestan jasotako datuen arabera, konfinamendu-aldian % 80 baino gehiago atera zen pertsonalki elikagaiak eta premiazko produktuak erostera, eta % 8,9 onlineko merkataritza erabiltzen hasi zen. Premiaz hartutako ohitura berri hori inkestatutako kontsumitzaileen % 6k finkatu du.

MPACi buruz

CECU, FUCI, UNAE eta CAUCE kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteen konfederazio eta federazioek eta Mercadonak osatzen duten eztabaida-foro eta lantalde bat da Partaidetza Mahaia (MPAC). 2014an sortu zen, eta aldian behin elkartzen da egunerokotasuneko gaien, joera berrien eta kontsumo-ohituren inguruan eztabaidatzeko, elkarrekin irtenbideak proposatzeko kontsumoaren eremuan, eta loturak ezartzeko administrazioaren, kontsumitzaileen eta enpresa-esparruaren artean.

Logo EAktibatu