Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Portugalgo Errepublikako presidenteak bisita egin du lehen supermerkatura

Juan Roigek harrera egin dio Marcelo Rebelo de Sousa Portugalgo Errepublikako presidenteari, Mercadonaren Portugalgo lehen supermerkatuan

2019ko uztailaren 08a
  • Gaur arratsaldean, Juan Roig Mercadonako presidenteak harrera egin dio Portugalgo Errepublikako presidente Marcelo Rebelo de Sousari, konpainiak Portugalerako duen proiektua zuzenean azaltzeko.
  • Mercadonak Portugalen duen lehen supermerkatuan izan dira, zeina uztailaren 2an inauguratu baitzen, Canidelon, Vila Nova de Gaian.

Mercadonak –supermerkatuak eta onlineko salmenta dituen enpresa– Portugalgo Errepublikako presidente Marcelo Rebelo de Sousaren bisita jaso du gaur arratsaldean, Mercadonak Portugalerako duen proiektuaren xehetasunak aurkezteko ekitaldian.

Bisita Vila Nova de Gaiako Canideloko supermerkatuan izan da, zeinak uztailaren 2an, asteartearekin, zabaldu baitzituen ateak. Lehen astean "Nagusi" (bezero) asko joan dira bertara. Eduardo Vítor Rodrigues Vila Nova de Gaiako Ganberako lehendakaria eta Maria José Gamboa Canideloko Parrokiako Batzordeko lehendakaria ere bertaratu dira.

Juan Roig Mercadonako presidenteak eskerrak eman dizkio Marcelo Rebelo de Sousa Errepublikako presidenteari Canideloko supermerkatura bisita egiteagatik, eta, hauxe gehitu du: "gure anaia eta auzokide den herrialde honetan, Portugalen, supermerkatu hau irekitzea mugarri bat da konpainiarentzat". Halaber, eskerrak eman dizkie supermerkatuko langile guztiei "Nagusi"ei" (bezeroak) zerbitzu bikaina eskaintzeko egiten ari diren lan handiarengatik.

Bisitaldian, Marcelo Rebelo de Sousa presidenteak esan du harrituta dagoela enpresak hain denbora laburrean egindako inbertsioarekin, eta nabarmendu nahi izan du horrek lana ekarri duela eta datozen urteetan dendak irekitzeko asmoa dagoela.

Mercadona Portugalen

2016an Portugalen dendak zabalduko zituela iragarri zuenetik, konpainiaren premisa beti berbera izan da: "Portugalgo Erabateko Kalitateko Eredua betetzen dugu, jatorria Espainian dugu eta egoitza Valentzian; baina Portugalen, portugaldarrak gara”. Lehenengo urrats garrantzitsua Irmãdona Supermercados SA enpresa sortzea izan zen, helbide fiskala Portugalen duena. Konpainiak Porton du egoitza, eta han daude bulego nagusiak; Lisboan ere baditu bulegoak.

2019an, Portugalen 100 milioi euro inbertitzeko asmoa du Mercadonak. Horri gehitu behar zaizkio orain arte inbertitutako 160 milioi euroak, eta, beraz, konpainiak 260 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu guztira, 2016an Portugalen dendak zabalduko zituela iragarri zuenetik. Diru gehiena hauek eraikitzera bideratu da:  zenbait supermerkatu; Portoko Póvoa de Varzim-en amaitu berri duten bloke logistikoa (50.000 m2-ko lursail batean dago, eta 12.000 m2-ko bi nabe ditu; Portugalgo jarduera logistikoa bideratzeko balioko du); eta Matosinhoseko koberrikuntza-zentroa (1.000 m2-ko ideia-laborategi handi bat da, eta Mercadonako lan-taldeari laguntzen dio, bezero portugaldarrekin batera, Portugalgo produktu-aukera definitzen, erabat egokitua baitago hango merkatuko beharretara). Koberrikuntza-zentro horretako lan-taldeek Portugalgo “Nagusi"en gustuak eta kontsumo-ohiturak aztertzen dituzte xehetasunez.

Mercadonarentzat oso-oso garrantzitsua da hornitzailea; horregatik, Portugalgo 300 hornitzaile ditu lankidetzat zenbait urtez geroztik. 2016an proiektua iragarri zenetik, 203 milioi euroren erosketak egin ditu. 2019an, 90 milioi euro baino gehiagoren erosketak egitea aurreikusten du. Horrez gain, gaur egun, 900 langile ditu Portugalen, eta aurreikusi du 2019an 1.100 izango dituela, aurreikusitako lanpostu guztien hautaketa-prozesuekin jarraituko baitu.

Imagen de cabecera: Marcelo Rebelo de Sousa Errepublikako presidentea, Juan Roig Mercadonako presidentea, Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak eta taldeko gainerako kideak.