Mercadona mantiene su apuesta por las picotas cabecera

Jerteko Bailarako pikota eta gerezien alde egindako apustua berresten du Mercadonak

2016ko azaroaren 10a
  • Jerteko Bailarako 3.000 tona gerezi eta pikota erosi ditu Mercadonak azken kanpainan, inguru horretan ekoizten denaren %12a, alegia.

Mercadonak egin duen produktu freskoen aldeko, eta zehatzago, gertutasuneko fruta eta barazkiaren aldeko apustuak, konpainiak Jerteko Bailara-ko (Extremadura) 3.000 tona pikota eta gerezi erostea bultzatu du aurten ere. Konpainia eta sektorearen arteko elkarlanari esker erdietsitako kopuru hau Jerteko Bailarako ekoizpenaren %12ari dagokio.

Aurtengo kanpaina guztian zehar saldu dira extremadurar gerezi eta pikotak Mercadonak herrialdean duen supermerkatu gehientsuenetan.

Bai Jerteko Bailarako Kooperatiben Elkartearen presidente den Emilio Sanchez, bai Domingo Fraile Campo y Tierra hornitzailearen enpresaren gerentearen ustez, “Mercadonak gure produktuaren alde egin duen apustua oso garrantzitsua da sektorearentzat, batez ere kontuan hartzen badugu aurtengo kanpainan ekoizpena murriztu egin dela lehenago izandako baldintza meteorologikoak zirela eta, hilabeteko atzerapenarekin merkatuetara helduz (…) Produktua lurralde nazional osoan merkaturatzea pozteko gauza da gure nekazarientzat”. 

Mercadona mantiene su apuesta por las picotas imagen

Extremadurako pikota eta gereziaren alde Mercadonak egiten duen apustua inguru bereko tokian-tokiko beste zenbait produkturen alde egiten duenari batzen zaio, adibidez gaztaina edota hezurdun frutaren aldekoari (nektarinak, paraguaioak, okaranak, etab.).

Espainiar produktuak Mercadonan

Espainiar gerezien merkaturatzea Mercadonaren Fruta eta Barazkien atalean produktu fresko nazionalek duten presentzia anitzaren adibide da, laranjak eta patatak bezalako beste zenbait produkturekin batera. 

Mercadona espainiar lehen sektorearekin elkarlanean ari da, lurralde nazional guztiko 7.500 nekazari, 4.300 abeltzain eta 12.000 arrantzalerekin lortutako hitzarmen egonkorren bitartez. Honetaz gain, 15.393 milioi euroko erosketak egiten ditu urtean Mercadonak Espainian. Honela, salmentan dituen produktuen bolumen osoaren %85 baino gehiago espainiar jatorrikoa da.