Mercadonaren eragin zuzena eta zeharkakoa

Hauxe da Mercadonak Espainian duen eragina

2019ko apirilaren 08a
  • Mercadonak 18.640 milioiren erosketak egiten ditu urtean Espainian; erosketa osoaren % 85 baino gehiago.
  • Mercadonaren jarduera ekonomikoak duen zuzeneko, zeharkako eta induzitutako eragina, Espainian, BPGaren % 1,9 eta 630.000 lanpostu dira.
  • Jasandako eta jasotako zerga-ekarpenari dagokionez, 1.575 milioi euroko ekarpena egin du Mercadonak.
  • Mercadona eraldatzeko datozen 5 urteetan egingo duen inbertsio-ahalegina 10.000 milioi eurokoa izango da.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonaren Erabateko Kalitatearen Ereduak estrategia eta helburu batzuk jasotzen ditu, konpainia osatzen duten bost osagaiak asetzeko eta haientzat balio partekatua sortzeko balio dutenak: "Nagusia” (bezeroa), Langilea, Hornitzailea, Gizartea eta Kapitala).

Besteak beste, hauek dira helburuak: enplegua, oparotasuna eta aberastasuna sortzea eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, gizartea eraldatzeko berrikuntza eginez jendeak nahi duen enpresa izateko eta jendea gutaz harro sentiarazteko.

Mercadonaren zuzeneko eta zeharkako eraginak bultzada bat sorrarazten du, konpainiak diharduen eremuen jardueran ere eragiten duena, eta, horri esker, batetik, industria, zerbitzuak eta lana sortzen ditu eta, bestetik, tokiko ekonomiak aberasten eta sendotzen ditu.

Mercadona eta haren muntaketa-katea 1.400 Totaler hornitzailek eta 20.000 ETE eta lehengaien ekoizlek baino gehiagok osatzen dute, eta elkarrekin hazi den proiektu bat sustatu eta sendotu dute. 2018an, Mercadonak 18.640 milioi euroko erosketak egin zituen Espainian, alegia, egindako erosketa guztien % 85.

Ivie Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak egindako "Mercadonaren 2018ko Eragin Ekonomikoa" azterketaren arabera, konpainiak 630.000 lanpostu zuzeneko, zeharkako eta eragindako ditu, Espainiako enplegu totalaren % 3,4. Gainera, Mercadonak eta haren muntaketa-kateak BPGaren % 1,9 hartzen dute, alegia, 22.900 milioi euroko ekarpen bateratua. Era berean, Espainian 8.852 milioi euroko eragin fiskala sortu du Mercadonak, eta 22.900 milioi euroko eragina BPGan, zuzenekoak, zeharkakoak eta eragindakoak kontuan hartuta; Espainiako administrazio publikoen % 2,1eko zerga-bilketaren guztizkoa da hori (Gizarte Segurantzaren kotizazioak barne).

Horrez gainera, Mercadonak 1.575 milioi euroko ekarpena egin zien administrazio publikoei 2018an, jasandako eta jasotako zerga gisa.

Halaber, Mercadonak bere eraldaketa-prozesua gauzatzen segitzen du: 2018an 1.504 milioi euroko inbertsio-ahalegina egin du, eta aurreikusten da 10.000 milioi euroko inbertsio historiko bat egitea 2019-2023 aldirako, bere balio-kate guztia eraldatzeko ekintza hauen bidez: dendak eraberritzea, Jateko Prest eta beste zerbitzu batzuk martxan jartzea, Onlineko Mercadona zabaltzea, Frescos Globalen aldeko apustua egitea, bloke logistikoak automatizatzea, konpainiaren eraldaketa digitala gauzatzea eta Portugalen dendak zabaltzen segitzea.

Horri guztiari batu behar zaio 1.800 lanpostu berri egonkor eta kalitateko sortu zirela aurreko ekitaldian, sektorean aitzindaria den giza baliabideen politika baliatuta.

Datu horiek guztiek islatzen dute Mercadonak gizartea eraikitzeko duen konpromisoa.

Produktuen jatorri espainiarraren aldeko apustua Mercadonan

Badira zenbait urte Mercadonak lan egiten duela nekazaritzako elikadura-katea modernizatzeko, konpainiarentzat ez ezik, herrialdearentzat ere hazkunde-palanka bat baita. Mercadonak 9.000 nekazarirekin, 5.500 abeltzainekin eta 12.000 arrantzalerekin egiten du lan, Espainiako elikagai-industriako sektore estrategiko gisa, eta horiekin guztiekin sendotu ditu egonkortasuna, etorkizuneko proiekzioa, erosketako segurtasuna eta espezializazioa.